FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Ingalaterrak Euskal Selekzioa gainditu du Walking Footballean
Argazkiak: Euskadiko Futbol Federakundea
Athleticen instalazioetan (Lezaman) jokatu diren partidetan Euskal Selezkzioak 2-12 galdu zuen +60 urteko kategorian eta 1-9, +50 urtekoan
Euskadiko Futbol Federazioaren babesarekin sortu berri den Walking Footballeko Euskal Selekzioak larunbat honetan hasi du bere nazioarteko ibilbidea Lezamako 8. zelaian, orainarte galdu gabe dagoen Ingalaterrako selekzioaren aurka. Guztira bi partida izan dira + 60 urteko eta + 50 urteko kategorietan. Lehenengo norgehiagoka 11:30ean hasi zen eta bigarrena berriz, 12:45ean.
Lehen neurketan, +60 urteko mailan, euskal taldeak hasieran markagailuan nolabaiteko berdintasuna mantendu badu ere (1-1, 2-3 eta 2-4 atsedenaldian), bigarren zatia hasi orduko Ingalaterrako selekzioa erabat nagusitu zen zelai gainean, hartara azken emaitza 1-12koa izan zelarik.
Bigarren lehian, +50 urteko kategorian, Ingalaterrak berriro erakutsi zuen une honetan nazioartean dagoen selekziorik indartsuena dela eta ez zion aukerarik eman euskal taldeari. Atsedenaldira emaitza argiarekin joan ziren (0-4) eta gerora ere jaun eta jabe izan zen Ingalaterra, abantaila are gehiago haunditu zuelarik (0-7, 1-7 eta 1-9).
Walking Footballeko Euskal Selekzioak honela hasi du beraz bere nazioarteko ibilbidea, datozen hilabeteetan are gehiago indartuko dena, 2022ko maiatzera sasoirik onenean iristeko xedearekin, data horretan Manchesterren (Ingalaterra) FIWFAk antolatutako selekzio nazionalen Walking Footbaleko lehen Munduko Txapelketan parte hartuko baitu.
Futbolaren antzeko kirola da Walking Football-a, baina baditu bere berezitasunak: oinez jokatzen da, neurri txikiko jokaleku batean, baloia ezin da buruz jo, eta ezin da 1,83 zm-ko altuera gainditu. Gainera, 50 urtetik gorako pertsonek bakarrik joka dezakete modu ofizialean.
Orainarte, ia beti gizonek jokatu dute espezialidade honetan, baina dagoeneko emakumeak ere ari dira jokatzen. Walking Footballen arauak arautu eta bere interesak defendatzen dituen nazioarteko erakundea FIWFA da.
Futbol tradizionalean bezala, ingelesak ere Walking Football delakoaren aitzindaritzat hartzen dira, zeina duela hamarkada batetik hona praktikatzen da adineko pertsonen artean, isolamendu eta jarduerarik ezaren epidemiari aurre egiteko, zahartze aktiboa sustatzeko asmoz.
Euskal Selekzioa SkyRunner Munduko Kopako bigarren proban aritu da
Sara Peña eta Maud Combarieu, laugarren eta bosgarren sailkatu ziren Madeiran
Kilian Jornet eta Nienke Brinkman garaile Zegama-Aizkorrin
Gainera, biek historiako markarik onenak egin dituzte
Ruth Brito eta Joseba Diaz garaile, Katedral Zaharra-Gorbeiako Gurutzea lasterketan
Gasteizko punturik garaiena eta Arabako gailurrik altuena lotzen ditu 26,5 kilometroko probak