OFIZIALTASUNA ORAIN
Independentziaren eragin ekonomikoa kirol esparruan
Katalunia independente baten onurak kirol esparruan: Kataluniaren independentziak 93 milioi euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izango luke kirol federazioetan
Eskubideen alorrekoa da batez ere ofizialtasunaren aldeko borroka, baina gaiak ertz bat baino gehiago baditu, hala nola, alderdi emozionala, ekonomikoa, etabar..
Azken honi helduko diogu oraingoan, eta hartara gurera ekarri dugu Kataluniako Kirol Selekzioen aldeko plataformak 2017an bultzatutako azterlana, 2014. urtean egindakoaren deribatua dena, independentziak kirol sektorean duen eraginari buruzkoa.
Azterlan honen arabera, kataluniako kirol federazioek 93 milioi euro jasoko lituzkete diru sarrera berriekin Katalunia independientea izanez gero. Azterketak ondorioztatu du, halaber, 705 lanpostu berri sortuko liratekeela, eta Kataluniako selekzioek nazioarteko lehiaketa gehiago jokatu eta hortik eratorritako diru sarrerak eskuratuko lituzketela.
Azterlanaren metodologia
Azterlana 2015eko apirilean hasi zuten Toni Garcia eta Vicente Javaloyesek, kirol arloan espezializatutako legelari eta kudeatzaile ezagunek. Hamar federazio zehatzen (futbola, saskibaloia, tenisa, txirrindularitza, igeriketa, bela, neguko kirolak, gimnasia, errugbia eta triatloia) datu objektiboak eman zizkieten, eta haiek Katalunia independente batean luketen egoera ekonomikoa zein izango litzateke ikusteko azterketa abiatu zuten. Gaur egungo egoera politikoarekin, existitzen ez diren edo nabarmen aldatuko ziren datuak kalkulatzeko – babesletza, telebista-eskubideak edo prestakuntza-jarduerak, adibidez –, Kataluniakoaren antzeko dimentsioa duten estatuetako errealitateekiko konparazioa erabili da, edo Espainiako federazioei dagokien zati proportzionala hartu da erreferentziatzat.
Diru sarrera gehiago eta enplegua sortzea
Aztertutako hamar federazioetatik ateratako zifretatik abiatuta, gainerako federazioetarako adierazle berberak estrapolatu ahal izan dira, lizentzia-kopuruaren araberako banaketa batetik abiatuta, hiru talde diferenteetan. Azterlanak independentziak 3 edo 4 urteko epean izango duen eragina kuantifikatzen du, epe horretan ulertzen baita nazioarteko lehiaketetan parte hartzea erregularra izango litzatekeela. Kataluniaren independentziak 93.004.097 euro sortuko dituenez diru-sarrera berrietan, eta zenbatutako gastu berriak 75.016.959 eurokoak direnez, aurreikusitako emaitza positiboa 17.987.138 eurokoa da (% 23,98). Dokumentuak kontuan hartu beharreko beste alderdi orokor batzuk ere aipatzen ditu, hala nola federazio guztien independentziak sortuko lukeen kontratazio kopurua -705 lanpostu berri-, batez ere arlo teknikoan, marketin arloan eta komunikazio arloan.
Kirolari katalan gehiago Olinpiar Jokoetan
Azterketaren arabera, Kataluniak Olinpiar Jokoetara eramango lituzkeen atleten kopurua 98 kirolarietatik 129/149etara pasatuko zen, eta epe ertainean 8 eta 9 domina artean lortzeko aukera izango lukete.
Aztertutako Kataluniako kirol federazio gehienek “aukera historikotzat” jotzen dute Estatu independente bateko kirol federazio bihurtzeko aukera. Gehienak prest daude, halaber, Kataluniako selekzioei dagozkien nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eta Kataluniako estatu-mailako berezko lehiaketak antolatzeko.
Kasu zehatzak
Aztertutako hamar federazioetatik bederatzik onurak izango lituzkete independentziarekin. Balantze negatiboa izango lukeen bakarra igeriketa da (-25.332 euro). Eragin ekonomiko garrantzitsuena aurkeztuko duen federazioa futbolarena (FCF) da. Diru-sarrera eta gastu berrien arteko balantze positiboa 13.458.893 eurokoa izango da (+ %72,43), gainerako 32.041.096 euro eta 18.582.203 euro artean ateratzen dena. Aztertutako hamarretatik, triatloiak (FCTRI) sortuko ditu diru-sarrera berri gutxien, 337.665 eurorekin. Horrek esan nahi du urtero 5.328 euro gehiago jasoko dituela. Gainontzeko federazioen diru sarrera berriak honakoak izango dira: saskibaloia (FCBQ), 2.422.815 euro; tenisa (FCT), 2.085.188 euro; bela (FCV), 1.111.778 euro; neguko kirolak (FCEH), 1.087.597 euro; errugbia (FCR), 924.992 euro; txirrindularitza (FCC), 700.566 euro; eta gimnasia (FCC).
Hamar federazio horien emaitzek hiru taldetara estrapolatu dituzte, lizentzia kopuruaren arabera (10.000 arte, 10.001etik 25.000 arte, eta 25.000 baino gehiago, hurrenez hurren) federazio-talde bakoitzaren diru-sarrera berrien batez bestekoa kalkulatzeko.
COC eta ADOren bidezko laguntzak
Programa olinpikoa osatzen duten kirolen federazioek oso finantzaketa-sistema garrantzitsua dute, joko horien onuretatik eratorria. Elkartasun Olinpikoa estatuko batzorde olinpikoen bidez bideratzen du, kasu honetan Kataluniako Batzorde Olinpikoaren bidez. Ikerketaren arabera, 2 milioi dolar jasoko lituzke. Bidenabar, Kataluniako federazio bakoitzarentzat aurkezten diren emaitzetan, Kataluniako ADO baten balizko diru laguntza ere gehitu beharko litzateke.
KATALUNIAKO INDEPENDENTZIAREN ERAGIN EKONOMIKOA KIROL FEDERAZIOETAN. Txosten osoa irakurtzeko sakatu HEMEN
II. San Migel Xare Irekiko finalerdiak erabakita
Finalerdiak irailaren 26an: Lopetegi-Karrikaburu vs Borteyru III-Sistiage eta Etxeberri-Funosas vs Driolet-Moncada
Endika finalera sailkatu da Juanenea gaindituta
Endika Urrutia 23-30 irabazi zion Juaneneari eta estrainekoz jokatuko du final haundia, Urrizaren aurka
Hasi da Hondarribia Grand Slam txapelketa
Goikoetxea-Irastorza vs Barandika-Mancisidor (15-10,15-13) eta Olharan-Etcheto vs Olha-Del Rio (13-15, 15-8, 5-4)