EUSKAL SELEKZIOA/MENDI LASTERKETAK

Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban

2019/07/15

IÑARRA ETA ZORROZA LEHEN HAMARREN ARTEAN MUNDUKO KOPAKO ZORTZIGARREN PROBAN

Herrialde Katalanetan, Barruera herrian, jokatu da 2019ko Munduko Kopako zortzigarren jardunaldia. Bertan, Euskal Selekzioko Ander Iñarrak eta Maria Zorrozak, postu bikainak lortu dituzte.

Ander Iñarra lezoarrak tinko jarraitzen du 2019ko Munduko Kopan. Seigarren amaitzea lortu du Euskal Selekzioko kideak, 42 kilometro eta 2900 metroko desnibel positiboa zituen ibilbidean. Helmugan, 4 ordu, 19 minutu eta segundo 1 behar izan ditu. Lasterketa, Oriol Cardona (4:08,02) kataluniarrak irabazi du, Jonathan Albon norvegiarraren (4:10,21), eta Zaid Ait Malek (4:11,07) espainiarraren aurretik. Euskal Selekzioko beste bi kideek, Iban Letamendik (4:37,17), eta Julen Martinez de Estibarizek (4:40,44) ere, proba amaitzea lortu dute.

Emakumeetan ere, Maria Zorrozak (5:15,39) lehen hamarren artean sailkatzea lortu du Barrueran. Oso lasterketa erregular baten ostean, helmuga bederatzigarren igaro du gernikarrak. Gizonezkoetan gertatu den bezala, emakumeetan ere, irabazlea beste kataluniar bat izan da, Sheila Aviles (4:37,40). Atzetik, Johanna Astrom (4:42,52) suediarra, eta Holly Page (4:54,20) ingelesa izan ditu hurrenez-hurren. Mayi Mujikak (5:28,23) bere aldetik, oso gertu izan du lehen hamarretan sartzeko aukera, baina azkenean, hamabigarren postuarekin konformatu behar izan du.


SAILKAPENAK

*Munduko Kopako hurrengo proba, Ceresole Realen (Italia) jokatuko da datorren igandean. Munduko Kopako bederatzigarren lasterketak, 55 kilometroko luzera eta 4141 metroko desnibel positiboa izango ditu.

Inoiz ez da berandu, asmoa ona bada

Inoiz ez da berandu, asmoa ona bada

Zorionak Luis Mari Elustondo, Nerea Zalabarria, Jon Redondo eta David Salinas-Armendarizi gaur emandako pausuagatik. Ofiazltasunaren alde, adorea eta kemena!