MENDI LASTERKETAK

Iñaki Olanok eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Axari Traila

2021/09/16

Axari Trail mendi lasterketa jokatu zen igandean Idiazabalen, bertan ia 400 korrikalarik parte hartu zutelarik Mikel Garmendiaren omenezko proba honetan. Bi ibilbide izan zituen lasterketak, 16 kilometroko Axari Trail Txiki eta 25,4 kilometroko Axari Trail ezaguna.

Axari Trail Txikian Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen lehena helmugaratzen (1:16:47), bigarren postuan heldu zen Amets Aramberri zestoarra (1:17:03) eta hirugarrenean Jon Urteaga idiazabaldarra (1:19:51). Emakumezkoen artean berriz,  Irati Larrañaga usurbildarra izan zen azkarrena ibilbide laburrean (1:33:28). Bigarren postua Oiartzungo Larraitz Etxebestek eskuratu zuen (1:35:03), eta hirugarrena Janire Agirre ataundarrak (1:35:30).

Axari Trail lasterketan aldiz, gizonezkoen artean Altzoko Iñaki Olano izan zen irabazlea (2:07:37). Ibilbide luzean bigarren postua lortu zuen korrikalaria Imanol Goñi natxituarra izan zen (2:10:04), eta hirugarrena Irunberriko Xabier Zarranz (2:10:37). Emakumezkoen artean, Oihana Kortazar mutrikuarra izan zen garailea lasterketa nagusian, eta honen atzetik heldu zen oso tarte txikiarekin Igorreko Onditz Iturbe, bigarren postuan (2:25:50). Hirugarren postua Urrugneko Maud Combarieuk eraman zuen (2:47:52).

SAILKAPENA AXARI TRAILA

Gizonezkoak

1 OLANO ORBEGOZO, IÑAKI 2 :07:37 ALTZO

2 GOÑI ARANBURU, IMANOL 2 :10:04 NATXITUA

3 ZARRANZ OSINAGA, XABIER 2 :10:37 IRUNBERRI

4 KATARAIN RAZKIN, BEÑAT 2 :10:48 ZEGAMA

5 URRESTARAZU GARCIA, JOSU 2 :15:51 IDIAZABAL

Emakumezkoak

1 KORTAZAR ARANZETA, OIHANA 2 :24:12 MUTRIKU

2  ITURBE ARGINZONIZ, ONDITZ 2 :25:50 IGORRE

3  COMBARIEU, MAUD 2 :47:52 URRUGNE

4  ZUBILLAGA BLANCO, OIHANA 2 :55:38 ANOETA

5  ARAKISTAIN JAUREGI, EDURNE 3 :09:18 LEGORRETA

SAILKAPENA AXARI TRAIL TXIKI

Gizonezkoak

1 AIT CHAOU AIT CHAOU HASSAN  01:16:47 VILLABONA

2 ARAMBERRI OTEGUI  AMETS 01:17:03 ZESTOA

3 URTEAGA DELGADO   JON  01:19:51 IDIAZABAL

4 SENPERENA IRASTORZA MIKEL  01:19:52 ABALTZISKETA

5 LARRAÑAGA ARAKAMA HEGOI 01:20:22  LAZKAO

Emakumezkoak

1 LARRAÑAGA MATXAIN IRATI 01:33:28 USURBIL

2 ETXEBESTE LIZASO LARRAITZ  01:35:03 OIARTZUN

3 AGIRRE ARANBURU JANIRE    01:35:30  ATAUN

4 GOIKOETXEA ZUBELDIA AINHOA  01:36:23  LAZKAO

5 UNANUE ARAMBURU MAIDER  01:40:50  LAZKAO

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da, honakoentzako delarik: Ohikoak 3/5, Patinatzaileak 3/5, Dortsal Solidarioak eta Pakete Turistikoak

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik