MENDI LASTERKETAK
Iñaki Olanok eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Axari Traila
Axari Trail mendi lasterketa jokatu zen igandean Idiazabalen, bertan ia 400 korrikalarik parte hartu zutelarik Mikel Garmendiaren omenezko proba honetan. Bi ibilbide izan zituen lasterketak, 16 kilometroko Axari Trail Txiki eta 25,4 kilometroko Axari Trail ezaguna.
Axari Trail Txikian Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen lehena helmugaratzen (1:16:47), bigarren postuan heldu zen Amets Aramberri zestoarra (1:17:03) eta hirugarrenean Jon Urteaga idiazabaldarra (1:19:51). Emakumezkoen artean berriz, Irati Larrañaga usurbildarra izan zen azkarrena ibilbide laburrean (1:33:28). Bigarren postua Oiartzungo Larraitz Etxebestek eskuratu zuen (1:35:03), eta hirugarrena Janire Agirre ataundarrak (1:35:30).
Axari Trail lasterketan aldiz, gizonezkoen artean Altzoko Iñaki Olano izan zen irabazlea (2:07:37). Ibilbide luzean bigarren postua lortu zuen korrikalaria Imanol Goñi natxituarra izan zen (2:10:04), eta hirugarrena Irunberriko Xabier Zarranz (2:10:37). Emakumezkoen artean, Oihana Kortazar mutrikuarra izan zen garailea lasterketa nagusian, eta honen atzetik heldu zen oso tarte txikiarekin Igorreko Onditz Iturbe, bigarren postuan (2:25:50). Hirugarren postua Urrugneko Maud Combarieuk eraman zuen (2:47:52).
SAILKAPENA AXARI TRAILA
Gizonezkoak
1 OLANO ORBEGOZO, IÑAKI 2 :07:37 ALTZO
2 GOÑI ARANBURU, IMANOL 2 :10:04 NATXITUA
3 ZARRANZ OSINAGA, XABIER 2 :10:37 IRUNBERRI
4 KATARAIN RAZKIN, BEÑAT 2 :10:48 ZEGAMA
5 URRESTARAZU GARCIA, JOSU 2 :15:51 IDIAZABAL
Emakumezkoak
1 KORTAZAR ARANZETA, OIHANA 2 :24:12 MUTRIKU
2 ITURBE ARGINZONIZ, ONDITZ 2 :25:50 IGORRE
3 COMBARIEU, MAUD 2 :47:52 URRUGNE
4 ZUBILLAGA BLANCO, OIHANA 2 :55:38 ANOETA
5 ARAKISTAIN JAUREGI, EDURNE 3 :09:18 LEGORRETA
SAILKAPENA AXARI TRAIL TXIKI
Gizonezkoak
1 AIT CHAOU AIT CHAOU HASSAN 01:16:47 VILLABONA
2 ARAMBERRI OTEGUI AMETS 01:17:03 ZESTOA
3 URTEAGA DELGADO JON 01:19:51 IDIAZABAL
4 SENPERENA IRASTORZA MIKEL 01:19:52 ABALTZISKETA
5 LARRAÑAGA ARAKAMA HEGOI 01:20:22 LAZKAO
Emakumezkoak
1 LARRAÑAGA MATXAIN IRATI 01:33:28 USURBIL
2 ETXEBESTE LIZASO LARRAITZ 01:35:03 OIARTZUN
3 AGIRRE ARANBURU JANIRE 01:35:30 ATAUN
4 GOIKOETXEA ZUBELDIA AINHOA 01:36:23 LAZKAO
5 UNANUE ARAMBURU MAIDER 01:40:50 LAZKAO
Mikel Astiz eta Idoia Eraso nagusi Altsasuko I. Duatloi Krosean
Nafarroako Duatloi Kros Txapelketa ere izan zen lasterketan 66 duatletek hartu zuten irteera
Oihana Kortazarrek irabazi du aurtengo La Covatillako Snowcrossa
Portugaleteko Estitzen Duke bosgarrena izan zen eta gizonezkoetan Julen Larruzea larrabetzuarra sailkatu zen hirugarren postuan, besteak beste
Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketa, 2022ra atzeratua
Otsaileko hirugarren igandean lehiatu izan da 2013an sortu zenetik eta beraz asteburu honetan zen hitzordua