EUSKAL PILOTA
Imanol Lopez, buruz buruko txapelduna
Imanol Lopezek bigarrenez irabazi du Buruz Buruko txapela, finalean Aimar Aldazabal 11-12, 12-10 eta 5-3 gainditu ostean
Berriatuan jokatu zen aurten Banakako zesta punta txapelketa, eta herriko semeak, Aimar Aldazabalek Imanol Lopez zumaiarra izan zuen aurkari ostiral gauean.
Finala berdindua izan zen. Aimarrek irabazi zuen lehen jokoa 11-12 emaitzarekin. Bigarrena ere gogorra joan zen, eta Lopez 12-10 emaitzarekin gailentzea lortu zuen. Beraz, azken set labur batean erabaki behar txapelketa. Eta azkeneko set honetan hiruna berdinduta egon badira ere, azken bi tantuak Lopezek irabazi zituen (5-3), finalaren garaipena eskuratuz.
Bideoa: eitb.eus
Ostiral gauean, Berriatuako Mendibarren frontoian jokatu zen aurtengo Banakako zesta punta txapelketako finala. Jendez gainezka zegoen pilotalekuan ikusleek emozio haindiko finalarekin gozatu zuten, zeinean azkenean Imanol Lopezek txapela eskuratu zuen hiru jokotan Aimar gaindituta (11-12, 12-10 y 5-3).
Aldez aurretik, Lopez faborito argia izanda ere, argi zegoen Aldazabalek ez ziola erraz irabazten utziko. Aimarrek lehenengo partziala 11-12 irabazita hasi zuen finala eta seinale argia bidali zion Lopezi, finala irabaztea ez zitzaiola erosoa suertatuko, alegia. Bere herrian eta zaletuen aurrean jokatuta, Aimarrek lehenengo set ezin hobeagoa jokatu eta Lopezen garaipena zalantzan jarri zuen hasieratik.
Gainera, zumaiarra mina hartuta zegoen hankan (laguntza medikoaren beharra izan zuen) eta ordurako txapela nork jantziko zuen ez zegoen batere argi. Dena den, bigarren jokoa larri joan bazen ere azkenerarte, zumaiarrak majo sufrituta lortu zuen 12-10 irabaztea eta berdinketa hausteko hirugarren jokora bidean jarri ziren bi pilotariak.
Saio erabakigarrian, berdinketaz berdinketa ibili ziren (1-1, 2-2, 3-3) baina aimarren hutsegite baten ondorioz Lopezek partidua ixtea lortu zuen eta hartara bere banakako bigarren txapela jantzi zuen.
Segurola eta Zaldua txapeldun
Oriamendi Torneoko finalean, Goikoetxea V.a eta Labakari 26-40 irabazi ondoren
Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 hastear da
Lehenengo jardunaldia larunbat honetan izango da eta finala berriz ekainaren 19an
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre, finalera
Irunen jokatutako finalerdietan, 22-12 eta 22-8 nagusitu ondoren, hurrenez hurren