HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iker Vicentek irabazi du Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia
Iker Vicentek irabazi zuen pasa den igandean Bilbao Arenan, aizkolariek beraiek antolatutako lehenengo Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia. Otsagabiarrak 38 minutu eta 48 segundotan amaitu zituen finaleko lanak, Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak baino minutu bat eta hamazazpi segundo lehenago. Larrañagak estu hartu zuen Otsagabikoa, baina bederatzigarren enborretik aurrera iazko garaipena berretsi zuen Vicentek. Podiuma Eneko Otañok osatu zuen eta atzetik, Jon Irazu, “Txikia IV.a” eta Aitzol Atutxa sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Final nagusian sei aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago, txapela eskuratzeko helburuarekin. Iragan urriaren 24an Zestoan jokatu zuten lehenik kanporaketa, eta han denborarik onena lortu zuten sei aizkolariak izan ziren igandeko finalean: Mikel Larrañaga, Iker Vicente egungo Euskal Herriko txapelduna, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu.
Egin beharreko lana, lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko ahalik eta azkarren moztea. Lanaren izaera ere, itogarria: bi kana-erdiko, bi 60 ontzako, lau oinbikoak segidan, eta azken herenean, hurrenez hurren bi 60 ontzako enbor eta kana-erdiko bi azkenerako.
Sherpa.ai txapelketa. Sailkapen Nagusia:
1-Iker Vicente 38.48
2-Mikel Larrañaga 40.05
3-Eneko Otaño 41.27
4-Jon Irazu 44.31
5-Julen Alberdi «Txikia IV» 46.32
6-Aitzol Atutxa 49.44
Promozio txapelketan, Larrea nagusi
Aurretik, Promozio txapelketako lehiakideak aritu ziren lanean. Bi kanaerdiko, 60 ontzako bi enbor eta oinbiko beste bi bota behar izan zituzten hauek, txapelketa nagusiko partaideek izan zuten lanaren erdia, alegia.
Julen Larreak lortu zuen garaipena, 23 minutu eta 39 segundo erabilita lanak amaitzeko. Arkaitz Jauregik baino 24 segundo gutxiago. Julen Kañamares izan zen hirugarrena eta hurrenez hurren, Ekaitz Saralegi, Aratz Mugerza, Asier Pellejero, Eloi Kortxero eta Ioritz Gisasola sailkatu ziren ondoren.
2021eko Getxoko lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa
Irailaren 15etik 19ra izango da, eta kluben lehiaz aparte, herrialdeen arteko txapelketan parte hartuko du Euskal Herriko selekzioak
Inhar Urruzuno, zortzigarrenez Bizkaiko Harri Txikien txapelduna
Urruzunok 70 (32+17+21) jasoaldi egin zituen, Jon Gisasola Zelai V.ak 56 (23+13+20) eta Julio Jimenezek 45 (20+11+14)
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan