HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Iker Vicente otsagabiarrak Euskal Herriko txapeldunak jantzi zuen txapela ostiralean Donezteben jokatu zen Nafarroako Aizkolari Txapelketako finalean. 23 urte izanik bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela.
Lau kana erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko ebakitzeko Iker Vicentek 32 minutu eta 16 segundo behar izan zituen. Bigarren Juan Jose Lopez izan zen: 33 minutu eta 57 segundo. Hirugarren, Jon Rekondo: 34 minutu eta 18 segundo. Bosgarren, Ruben Saralegi: 38 minutu eta 55 segundo. Eta seigarren eta azken, Joxean Etxeberria: 39 minutu eta 4 segundo.
Hasieratik amaiera arte aurretik egin zuen proba guztia Vicentek. Faboritoa izanda ere, lana franko eginda irabazi zuen, nagusitasunez irabazi ere.
Mikel Lopetegi Urra harrijasotzailearen erakustaldia ere ikusteko aukera izan zen Donezteben. Sari banaketan, Xanti Uterga Doneztebeko alkatea eta Jon Telletxea, Malerrekako Mankomunitateko ordezkaria, Beintza-Labaiengo alkatea eta aizkolaria izan ziren.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Eusko Label Binakako Pilota Txapelketaren finalerdiak jokatu dira
Datorren igandean, otsailaren 27an, 12:00etan hasita jokatuko dituzte finalak Azkoitiako Gurea pilotalekuan
Ibarrak irabazi du Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoa
Atzetik Beti Gazte, Gaztedi, Berriozar, Txantrea, Amaiur, Abadiño A, Abadiño B eta Antsoain sailkatu dira
Patxi Mindegia eta Joxean Etxeberria, Binakako Aizkora Txapelketako finalera
Xabier Zaldua eta Luis Txapartegiren aurkako lehian nagusitu eta gero