HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Iker Vicente otsagabiarrak Euskal Herriko txapeldunak jantzi zuen txapela ostiralean Donezteben jokatu zen Nafarroako Aizkolari Txapelketako finalean. 23 urte izanik bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela.
Lau kana erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko ebakitzeko Iker Vicentek 32 minutu eta 16 segundo behar izan zituen. Bigarren Juan Jose Lopez izan zen: 33 minutu eta 57 segundo. Hirugarren, Jon Rekondo: 34 minutu eta 18 segundo. Bosgarren, Ruben Saralegi: 38 minutu eta 55 segundo. Eta seigarren eta azken, Joxean Etxeberria: 39 minutu eta 4 segundo.
Hasieratik amaiera arte aurretik egin zuen proba guztia Vicentek. Faboritoa izanda ere, lana franko eginda irabazi zuen, nagusitasunez irabazi ere.
Mikel Lopetegi Urra harrijasotzailearen erakustaldia ere ikusteko aukera izan zen Donezteben. Sari banaketan, Xanti Uterga Doneztebeko alkatea eta Jon Telletxea, Malerrekako Mankomunitateko ordezkaria, Beintza-Labaiengo alkatea eta aizkolaria izan ziren.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Barrenetxea IV.ak irabazi du Erremonteko Master UTS Txapelketa
Lehia ezin eder eta estuagoan Barrenetxeak 30-29 irabazi zion Urrizari larunbatean Galarretan
Emakume Master Cup txapelketa Villabonan
Bearzana pilotalekuan, pilota goxuarekin jokatutako eskuz binakako Emakume Master Cup txapelketako lau norgehiagoka izan ziren iragan larunbatean
Hodei Hiruretagoienak eta Udane Ostolazak errekorrak lortu dituzte
Udane Ostolazak 14 urterekin 75kg-ko harria ofizialki jasotzen duen lehen emakumea izan da eta Hodei Iruretagoienak orain arte inork egin ez duen marka bat ezarri du