HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Iker Vicente otsagabiarrak Euskal Herriko txapeldunak jantzi zuen txapela ostiralean Donezteben jokatu zen Nafarroako Aizkolari Txapelketako finalean. 23 urte izanik bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela.
Lau kana erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko ebakitzeko Iker Vicentek 32 minutu eta 16 segundo behar izan zituen. Bigarren Juan Jose Lopez izan zen: 33 minutu eta 57 segundo. Hirugarren, Jon Rekondo: 34 minutu eta 18 segundo. Bosgarren, Ruben Saralegi: 38 minutu eta 55 segundo. Eta seigarren eta azken, Joxean Etxeberria: 39 minutu eta 4 segundo.
Hasieratik amaiera arte aurretik egin zuen proba guztia Vicentek. Faboritoa izanda ere, lana franko eginda irabazi zuen, nagusitasunez irabazi ere.
Mikel Lopetegi Urra harrijasotzailearen erakustaldia ere ikusteko aukera izan zen Donezteben. Sari banaketan, Xanti Uterga Doneztebeko alkatea eta Jon Telletxea, Malerrekako Mankomunitateko ordezkaria, Beintza-Labaiengo alkatea eta aizkolaria izan ziren.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Xabier Orbegozok eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute I. Binakako Euskal Pentatloia
Bigarren sailkatu diren Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoagari ia minutu bateko aldea aterata jantzi dute txapela
Abuztuaren 4an hasiko da Antiguako 72. Pilota Txapelketa
Ligaxkak 4tik 19ra izango dira, finalaurrekoak 25 eta 26an eta final guztiak abuztuaren 29an jokatuko dira
Amurriok irabazi du Arabako eskuzko Herriartekoaren 50. edizioa
Aiaraldeko derbian Amurriok 2-1 irabazi dio Laudiori eta beraz aurtengo txapela jantzi dute amurrioarrek