HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Iker Vicente otsagabiarrak Euskal Herriko txapeldunak jantzi zuen txapela ostiralean Donezteben jokatu zen Nafarroako Aizkolari Txapelketako finalean. 23 urte izanik bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela.
Lau kana erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko ebakitzeko Iker Vicentek 32 minutu eta 16 segundo behar izan zituen. Bigarren Juan Jose Lopez izan zen: 33 minutu eta 57 segundo. Hirugarren, Jon Rekondo: 34 minutu eta 18 segundo. Bosgarren, Ruben Saralegi: 38 minutu eta 55 segundo. Eta seigarren eta azken, Joxean Etxeberria: 39 minutu eta 4 segundo.
Hasieratik amaiera arte aurretik egin zuen proba guztia Vicentek. Faboritoa izanda ere, lana franko eginda irabazi zuen, nagusitasunez irabazi ere.
Mikel Lopetegi Urra harrijasotzailearen erakustaldia ere ikusteko aukera izan zen Donezteben. Sari banaketan, Xanti Uterga Doneztebeko alkatea eta Jon Telletxea, Malerrekako Mankomunitateko ordezkaria, Beintza-Labaiengo alkatea eta aizkolaria izan ziren.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Bote Luzeko txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Gipuzkoa Bat 9 / Senpere Bi 2, Iparralde (Itxasu) 2 / Bizkaia Bi 9 eta Iparralde (Amikuze) 4 / Bizkaia Bat 8
Emakume Master Cupeko Lau eta erdikoak zabalik du izen ematea
Izena emateko epea Irailaren 14tik Urtarrilaren 4ra arte zabalik egongo da
Abiatzear da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Hiru talde gipuzkoar eta bost lapurtar neurtuko dira irailaren 20an hasi eta urriaren 18an amaituko den txapelketan