HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Iker Vicente otsagabiarrak Euskal Herriko txapeldunak jantzi zuen txapela ostiralean Donezteben jokatu zen Nafarroako Aizkolari Txapelketako finalean. 23 urte izanik bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela.
Lau kana erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko ebakitzeko Iker Vicentek 32 minutu eta 16 segundo behar izan zituen. Bigarren Juan Jose Lopez izan zen: 33 minutu eta 57 segundo. Hirugarren, Jon Rekondo: 34 minutu eta 18 segundo. Bosgarren, Ruben Saralegi: 38 minutu eta 55 segundo. Eta seigarren eta azken, Joxean Etxeberria: 39 minutu eta 4 segundo.
Hasieratik amaiera arte aurretik egin zuen proba guztia Vicentek. Faboritoa izanda ere, lana franko eginda irabazi zuen, nagusitasunez irabazi ere.
Mikel Lopetegi Urra harrijasotzailearen erakustaldia ere ikusteko aukera izan zen Donezteben. Sari banaketan, Xanti Uterga Doneztebeko alkatea eta Jon Telletxea, Malerrekako Mankomunitateko ordezkaria, Beintza-Labaiengo alkatea eta aizkolaria izan ziren.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Binakako Aizkolari eta Harrijasotze Txapelketak finalaurrekoetan dira
Txapelketa bakoitzeko hiru finalaurrekoak otsailean zehar jokatuko dira eta finalak martxoaren 14an Azpeitian
Elite mailako finalerdiak erabaki dira Malerrekako pilota txapelketan
Oskoz-Irurita (Oberena) vs. Iriarte-Gaskue (Buruzgain) eta Astiz-Sarasa (Buruzgain) vs. Canabal-Aldabe (Oberena) izango dira emango diren lehiak
Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute Iruritan
Datorren igandean lehen faseko azkeneko jardunaldia jokatuko dute eta finalerdietan arituko diren lau hirukoteak zehaztuko dira