HERRI KIROLAK/AIZKORA

Iker Vicente txapeldun Euskal Herriko aizkolari txapelketan

by | 2019/10/27

Argazkia: Iñigo Uriz | Foku

Euskal Herriko txapela lortu du azkenean Iker Vicentek

 

Iker Vicente Otsagabiako aizkolariak lortu du bere lehen txapela. Aitzol Atutxa bizkaitarrak azken bost urteetan garaipena eskuratu ostean, aurtengoan dena irekia zegoen eta 22 urteko otsagiarrak bere ametsa lortu du.

Ikusmin handia zegoen Aitzol Atutxa azken bost urteetako txapeldunaren lekukoa nork hartuko zuen ikusteko, eta gaur argitu da: Iker Vicente Otsagabiko (Nafarroa) gaztea da Euskal Herriko aizkora txapeldun berria. Bere lehenengo Euskal Herriko txapela eskuratu du 22 urterekin, azken bi urteetan txapeldunorde izan ostean.

Vicentek lehia estua izan du Mikel Larrañagarekin, zortzigarren enborrera arte. Handik aurrera, aldea atera dio. Erritmoari eutsi dio txapeldunak, eta behera egin du, berriz, Larrañagak. Azkenean, Vicentek baino lau minutu eta 18 segundo gehiago behar izan ditu. Vicentek 37 minutu eta 37 segundotan amaitu du lana, eta Larrañagak 41 minutu eta 55 segundotan.

Aldeak askoz ere txikiagoak izan dira hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuen artean. Txikia IV.ak egin du hirugarren denborarik onena (44 minutu eta 54 segundo), Eneko Otañok Txikiak baino segundo bat gehiago behar izan du (44 minutu eta 55 segundo) eta Iñaki Azurmendik Otañok baino hiru segundo gehiago (44 minutu eta 58 segundo).

Bideoa: eitb.eus

Amaitu berri da Euskal Herriko Sega Liga

Amaitu berri da Euskal Herriko Sega Liga

Migel Mari Jauregi Altzo jantzi du gizonezkoen txapela, Ainara Otamendik emakumezkoetan, Josu Mendizabal gazte mutiletan, eta Mattin Etxarrik haurretan