FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
III. Euskal Herria Txapelaren finala, abuztuaren 10ean, Tolosan

III. Euskal Herria Txapelaren finala abuztuaren 10ean jokatuko da, Tolosako Berazubi zelaian, 20:30etan. ETB1ek zuzenean emango du partida telebistan.
Reala eta Eibar izango ditugu 2018-19 III. Euskal Herria Txapelaren finalistak, sailkapeneko lehenengo bi postuetan amaitu eta gero.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 10 | 6 | 3 | 1 | 2 | 8 | 6 |
2 | EIBAR | 9 | 6 | 2 | 3 | 1 | 7 | 6 |
3 | ALAVES | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 4 | 5 |
4 | ATHLETIC | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 5 | 7 |
Periko Alonsok Reala, Eibar eta Tolosa arteko loturak batzen dituen jokalari historikoak emango die trofeoa finaleko irabazleei. Euskal Herria Kirola elkartearen filosofiarekin eta irudiarekin bat datorren Alonsoren kirol ibilbideari ere omenaldi egin nahi diogu ekimen honekin.
Finaleko sarrerak salgai daude dagoeneko on-line. Gerora salgai izango dira Realaren dendetan eta Eibarko Ipuruako Orsaixan dendan. Partida egunean takilan salgai izango dire saldu gabe gelditzen diren sarrerak.
Sarrerak on-line erostea gomendatzen dugu: Berazubi zelaiko aforoa 2.000 lagunekoa da, eta badaezpada komeni da aurretik sarrera hartzea, azken orduan bertara joan eta leku barik ez gelditzeko. Dena dela, sarreren salmenta zelan doan komentatuko dugu twitter eta facebook sare sozialetako geure kontuetan.
- Tribuna, eserita: 20 €
- Tribuna, eserita, gazteak, 16 urte arte: 10€
- Zutik, zelai inguruan: 10€
- Zutik, zelai inguruan, gazteak, 16 urte arte: 5€
→ eu.wikipedia.org: Euskal Herria Txapela


2018/19
III. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 10 | 6 | 3 | 1 | 2 | 8 | 6 |
2 | EIBAR | 9 | 6 | 2 | 3 | 1 | 7 | 6 |
3 | ALAVES | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 4 | 5 |
4 | ATHLETIC | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 5 | 7 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2018.08.31 | Eibar | Reala | |
2018.10.05 | Athletic | Reala | |
2018.10.21 | Eibar | Athletic | |
2018.11.04 | Eibar | Alaves | |
2018.12.17 | Alaves | Athletic | |
2018.12.21 | Reala | Alaves | |
2019.02.02 | Reala | Athletic | |
2019.02.23 | Athletic | Eibar | |
2019.03.09 | Alaves | Eibar | |
2019.04.14 | Reala | Eibar | |
2019.04.27 | Athletic | Alaves | |
2019.05.04 | Alaves | Reala |
[BIDEOA] Euskal Herriko I. Futbol Txapelketaren Finala
Juan Martinez de Irujok jarriko dio txapela larunbatean irabazleari
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Euskal tradizioan, garrantzia berezia dauka txapelak. Txapeldun hitza berak ere bertan dauka jatorria eta irabazleari txapela jarri ohi zaio. Beraz, berezkoa behar du izan, Euskal Herriko Txapelketan ere, irabazleak...
Lasesarre prest dago Euskal Herriko Txapela nork eramango duen ikusteko
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Barakaldoko Lasesarre futbol zelaia prest dago abuztuaren 12an Athletic-ek eta Alavesek nor baino nor gehiago Euskal Herriko lehen txapelaren bila jokatuko duten partida hartzeko. 2003an inauguratu zen estadioak ia 8000...