LASTERKETAK

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

2015/06/04

Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu zuten parte.Irabazlea gizonezkoetan Ibon San Migel izan zen, 2:03:51-ko denbora behar izan zuen eta Zenaide Alvarez emakumezkoetan 2.33:20.  Ikus denbora eta sailkapenak

Lehen aldiz ospatu zen mendi martxak ere izugarrizko arrakasta izan zuen eta 350 partaidetik gora izan ziren 25 edo 19 kilometrotako martxan.Kezkatzeko kontu bakarra iazko irabazleak Igor Garciak Laudiora iristear izan zuen istripu larria:Zorionez susto ikaragarrian geratu den arren hurrengorako  aldaketaren bat egin beharko da ibilbidearen azken zatian .

Argazki gehiago