EUSKAL PILOTA/XAREA
II. San Migel Xare Irekiaren bigarren jardunaldia jokatu da
II. San Migel Xare Irekiaren bigarren jardunaldia jokatu zen pasa den ostiralean, irailak 11, 19:00etan, Irurako Ametsa Trinketean
Lehen partidan, Larronde-Algaranondo bikotea aritu zen Lopetegi-Karrikaburu bikoaren kontra. Larronde eta Algaranondo lehen jardunaldian galtzetik zetozen eta beharrezkoa zuten lehia irabaztea finalerdietarako sailkatzeko aukerekin jarraitzeko. Lopetegi eta Karrikabururentzat txapelketa lehenengo partida zen eta irabaztekotan zuzenean finalerdietarako sailkapena lortuko zuten.
Eta halaxe gertatu zen, izan ere, Lopetegi- Karrikaburu bikoak ez zion finalerdietarako sailkatzeko lehen aukerari pasatzen utzi, eta Larronde-Algaranondo bikoari 40-24 erraz irabazi zion. Hala ere, emaitzak adierazten duen baino gogorragoa izan zen partida, eta tantu ederrak ikusteko aukera egon zen.
Karrikaburuk ondo baino hobeto eutsi zien aurkarien erasoei eta gainera Lopetegik izugarrizko lana egin zuen bere bikotekideari pilota zail asko kenduta, horrez gain, erasoan tantu bikainak lortu zituelarik. Larronde- Algaranondo bikoa aldiz, partida osoan ezinean eta markagailuan atzetik aritu zen. Partidaren tantu askotan nagusi izan badira ere ez zuten tantua amaitzen asmatu. Ondorioz, Larronde-Algaranondo bikoa Xare Irekitik kanpo geratu da, eta Lopetegi- Karrikaburu bikoa, berriz, finalerdietarako sailkatu da.
Bigarren partiduan, Borteyru III- Sistiage bikoteak ere garaipenaren beharra zuen eta ez zuen hutsik egin, Etxeberri- Funosas bikoari 40-31 irabazita. Partidaren aurreneko zatia oso irekatua joan, berdinketa askorekin, azkena, 20nakoa. Hortik aurrera, Borteyru III- Sistiage bikoak, joku bikaina eginez, markagailuan zuloa irekitzea lortu zuen (30-23; 38-28), azkenean garaipena eskuratu zutelarik, 40-31. Ondorioz, finalerdietarako sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte.
Multzo honetan, B multzoan, alegia, finalerdietarako sailkapena azken jardunaldian erabakiko da , De Paredes-Borteyru II eta Etxeberri-Funosasen arteko partidan ematen den emaitzaren arabera. A multzoko partidan, berriz, multzoko 1. eta 2. postuak izango dira jokoan hurrengo jardunaldian, Lopetegi-Karrikaburu eta Driolet-Moncada bikoen artean. Azken jardunaldi interesgarria eta erabakigarria, datorren larunbatean, irailak 19, 17:00etan, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean.
I. San Migel Xare Irekia
San Migel Xare Irekia txapelketako aurreneko edizioan, lehen aldiz, nesken parte-hartzea egon zen.
Iparraldeko sei pilotari izan ziren lehian txapelketan, Irurako birekin batera. Beraz, lau bikote osatu zituzten, aurten baino bi gutxiago: Apeztegia eta Funosas, Lopetegi eta Bortheiru, Driolet eta Etxeverri, eta Larronde eta Moncada. Hasieran ligaxka jokatu zuten, denek denen aurka, eta finalerdiak zein finala herriko festen barruan lehiatu ziren.
Finalaren atarikoan nesken arteko xare partida antolatu zuten, partida historikoa, artean xarez nesken arteko partidu ofizialik ez baitzen jokatua. Hiru bikote egin zituzten: Naroa Goenaga-Matxalen Mendizabal, Nora Galartza-Maider Isasa, eta Irati Fernandez-Nahia Gorriti. Hiru bikoteek elkarren aurka jokatuko zuten, 10 tantotako joko bana, hain justu.
“Arkupetik trinketera 1919-2019” aldizkaria
Xarea kirol berezia da herrian, Irurako ondare izatera iritsi delarik, eta hartara mendeurrena (Xareak Irurarekin izan zuen lehen harremana, 1919. urtean gertatu zen) ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu zituzten iazko abenduan. Urtarrilean berriz, Irura eta xarearen arteko lotura berezi horren berri emateko aldizkaria argitaratu zuten. “Arkupetik trinketera 1919-2019” aldizkaria eskuratzeko sakatu HEMEN
Erremonteko Master Torneoaren bigarren finalerdirako sailkatu da Endika Urrutia
Endika Urrutia saldiastarrak pronostikoa bete eta nagusitasunez irabazi zion Goikoetxeari, 30-14
Hasia da Erremonteko Master Torneoa
Txapelketako lehenengo partidan Ansa II.ak 30-24 irabazi zion Azpirozi. Bigarrena, larunbatean, Goikoetxea V.a eta Endikaren artekoa
Jokoan da Binakako Emakume Laboral Kutxa Txapelketa
Lau partida jokatu ziren larunbatean Ataunen, bi pilota goxuakin, bakarra mistoa erabilta eta laugarren bat 16 urte azpiko kategorian