FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
II. Euskal Herria Txapelaren finala

II. Euskal Herria Txapela Real Sociedad eta Athletic Club artean jokatuko da, Espainiako Santander Ligan azken denboraldian Euskal Herriko taldeen arteko derbietan puntu gehien lortu zituztenen artean, alegia.
Finala, abuztuaren 4an, larunbata, jokatuko da, 18:15ean, Gal Stadiumean (Irun).
Sarrerak on-line HEMEN eros daitezke. Uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira Errealaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Sarreren prezioak: 20 € (Tribuna), 10 € (Hegalak) eta 5 € (Gazteak -16).
Partida ikustera joaten direnak autoak aparkatzea doan izango dute, Fitur parkinean.
Twitter

SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Mulier 4 – 1 Berriozar
Emaitza honekin Mulier FCN zuzenean pasako da bigarren fasera, 4. multzoan. Beste multzo bateko (oraindik erabaki gabe) sailkatuaren kontra jokatuko ditu final-laurdenak
Genêts – Aviron, maiatzaren 1ean
2. multzoko kanporaketa izango da Genêts-Aviron partida hau. Irabazleak Alavesen kontra jokatuko du 2. fasera nor pasako den erabakitzeko
Oiartzun – Añorga, maiatzaren 1ean
I. multzoko kanporaketa izango da Oiartzun-Añorga partida hau. Irabazleak Eibarren kontra jokatuko du 2. fasera nor pasako den erabakitzeko