FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
II. Euskal Herria Txapelaren finala
II. Euskal Herria Txapela Real Sociedad eta Athletic Club artean jokatuko da, Espainiako Santander Ligan azken denboraldian Euskal Herriko taldeen arteko derbietan puntu gehien lortu zituztenen artean, alegia.
Finala, abuztuaren 4an, larunbata, jokatuko da, 18:15ean, Gal Stadiumean (Irun).
Sarrerak on-line HEMEN eros daitezke. Uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira Errealaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Sarreren prezioak: 20 € (Tribuna), 10 € (Hegalak) eta 5 € (Gazteak -16).
Partida ikustera joaten direnak autoak aparkatzea doan izango dute, Fitur parkinean.
SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Ansak eta Barrenetxeak partida ikusgarria irabazi dute
40-38 irabazi zieten Urriza eta Azpirozi mailako ikaragarriko partida batean
Volleringek Itzulia Womeneko historiako lehen txapela jantzi du
Donostiako bulebarrean nagusituta, bere hirugarren garaipena erdietsi zuen gainera, hirutik hiru
Demi Volleringek bigarren garaipena eskuratu du
Nederlandarrak lidergoa mantentzen du, sailkapeneko bigarren txirrindulariari 22 segundoko aldea ateraz