FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
II. Euskal Herria Txapelaren finala
II. Euskal Herria Txapela Real Sociedad eta Athletic Club artean jokatuko da, Espainiako Santander Ligan azken denboraldian Euskal Herriko taldeen arteko derbietan puntu gehien lortu zituztenen artean, alegia.
Finala, abuztuaren 4an, larunbata, jokatuko da, 18:15ean, Gal Stadiumean (Irun).
Sarrerak on-line HEMEN eros daitezke. Uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira Errealaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Sarreren prezioak: 20 € (Tribuna), 10 € (Hegalak) eta 5 € (Gazteak -16).
Partida ikustera joaten direnak autoak aparkatzea doan izango dute, Fitur parkinean.
SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Reala-Osasuna, igandean
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamargarren partida izango da
Lointek Gernikak Valentzian jokatuko du Eurocup txapelketako multzoen fasea
Urtarrilaren 19an, La Roche Vendee taldearen aurka jokatuko du, urtarrilaren 20an Flammes Caroloren aurka eta 22an Ciudad de Lagunaren kontra
Kañamares IV.a, Urrezko Aizkolarien Kopako txapelduna
Aizkolari gazteen txapelketan Suharri-Basozabal bikotea izan da irabazlea