FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
II. Euskal Herria Txapelaren finala
II. Euskal Herria Txapela Real Sociedad eta Athletic Club artean jokatuko da, Espainiako Santander Ligan azken denboraldian Euskal Herriko taldeen arteko derbietan puntu gehien lortu zituztenen artean, alegia.
Finala, abuztuaren 4an, larunbata, jokatuko da, 18:15ean, Gal Stadiumean (Irun).
Sarrerak on-line HEMEN eros daitezke. Uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira Errealaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Sarreren prezioak: 20 € (Tribuna), 10 € (Hegalak) eta 5 € (Gazteak -16).
Partida ikustera joaten direnak autoak aparkatzea doan izango dute, Fitur parkinean.
SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Luis Mari Elustondo: “Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa eman dugu”
«Hasitako bideari jarraipena eman diezaiola» eskatzen dio hurrengo presidenteari
Herri kirol jaialdia Beasainen
2021 Urrezko Binakako Aizkolari zein Harrijasotzaileen Txapelketen eta emakumezkoen Harrijasotze lehiaketaren jardunaldiak izan ziren
Osasuna 2-1 Eibar
Osasunaren garaipenarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaikagarren partida. Reala-Alaves izango da hurrengo norgehiagoka, otsailaren 21ean.