FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
II. Euskal Herria Txapelaren finala
II. Euskal Herria Txapela Real Sociedad eta Athletic Club artean jokatuko da, Espainiako Santander Ligan azken denboraldian Euskal Herriko taldeen arteko derbietan puntu gehien lortu zituztenen artean, alegia.
Finala, abuztuaren 4an, larunbata, jokatuko da, 18:15ean, Gal Stadiumean (Irun).
Sarrerak on-line HEMEN eros daitezke. Uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira Errealaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Sarreren prezioak: 20 € (Tribuna), 10 € (Hegalak) eta 5 € (Gazteak -16).
Partida ikustera joaten direnak autoak aparkatzea doan izango dute, Fitur parkinean.
SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
“Garai bateko ilusioa galdu da eta denon artean konponbidea topatu behar dugu”
Euskal Selekzioaren aldeko Hamaika: Mikel Balenziaga
Athletic – Reala, otsailaren 20an
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren zortzigarren partida izango da. San Mames futbol zelaian jokatuko da, 21:00etan hasita
Nagore Martinek eta Maider Huizik Bizkaiko larruzko paletako finala irabazi dute
Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz hartu dituzte mendean Bizkaia pilotalekuan (12-10, 11-10 eta 10-12)