FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
II. Euskal Herria Txapelaren Finala. Aurkezpen Ekitaldia
Gal Stadiumean bertan aurkeztu dugu II. Euskal Herria Txapelaren finala, Kortabarriak eta Iribarrek Atotxan ikurriña atera zuten une historikoaren argazkiarekin, egun hartakoa herria eta kirola uztarten dituzten ikurrak azpimarratzeko izugarrizko aurrerapausoa izan zelako.
Egun historiko haren oroimenarekin, konbentziturik gaude II. Euskal Herria Txapelaren final honek ere, euskal kirolaren ikurrak sendotzeko balioko duela eta indarrean dauden beste lehiaketekin osagarria izanik euskal kirol esparrua garatzeko urrats esanguratsu bat izango dela.
Hartara, aurkezpenean izan gara Pedo Alegre (Irungo Udal Kirol Zuzendaria), Ricargo Garcia (Real Unioneko presidentea), Gotzane Alvarez (Aldundiako Kirol Zuzendaria), Joseba Ibarburua (Real Sociedadeko lehenedakari ordea), Mikel Etxarri (Euskal Selekzioko entrenatzailea), Inaxio Kortabarria (Realeko jokalari ohia etortzekoa zen, baina azken orduko kontuak tarteko,ezin izna du etorri), Jose Angel Iribar (Athleticeko atezain ohia eta gaur gaurkoz Athletic Clubeko ordezkari instituzionala) eta Kike Zurutuza, EH Kirolako arduraduna.
II. EH Txapelaren finala Real Socidadek eta Athleticek jokatuko dute (eurak izan bai dira 2017/18ko Santander Ligan Euskal Herriko taldeen arteko derbietan puntu gehien lortu dituztenak).
Partida abuztuaren 4an jokatuko da, 18:15ean, Irungo GAL Stadiumean. ETB 1-ek zuzenean emango du.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Interneten www.ehkirola.eus helbidean. Uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira, baita ere, Realaren dendetan Donostian, Ibaiganen bazkidentzako arreta bulegoan, Bilbon, eta GAL Stadiumean, Irunen.
Partidan berdinaketa izanez gero ez da luzapenik izango eta penaltiak jaurtiko dira, gutxienez 5 talde bakoiotzeko.
Partidan 6 aldaketa bakarrik onartuko dira, geldi une bakoitzean 2 jokalari aldatu beharko direlarik.
Sarrerak 20€ balioko dute Tribunan eta 10€ Hegaletan; 16 urtetaik beherakoen sarrerak, 5€ Tribunan eta Heegalean.
Nabarmentzekoa da ere, Galera hurbiltzen den zaletuak Fiturreko parkinean doan aparkatzea izango duela.
Gogora ekarri nahi dugu I.Euskal Herria Txapela irabazlerik gabe hutsik gertatu zela jokoaren hainbat gertakizun tamalgarri tarteko. Ziur gaude ez direla berriro gertatuko eta joko garbia eta kiroltasunaren baloreak aldarrikatzen ditugu gure herrirako nahi dugun kirolean.
Esker bereziak eman nahi dizkiegu Mikel Etxarriri, Euskal Selekzioaren gaiak gure elkartearentzat duen garrantziagatik, eta, jakina, bertan izan ditugun bi taldeetako ordezkariei, Real Unioneko presidenteari eta Irungo Udal eta Gipuzkoako Aldundiako ordezkari instituzionalei.
SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa irabazi du Josu Marturetek
Euskal Herriko txinga-eroate txapelketan berriz, Kerman Perez de Heredia arabarra nagusitu zen
Zizurkilgo Gau Krosa 2021 lehiatu zen larunbatean
Emakumezkoetan Maialen Gurrutxaga eta gizonezkoetan Aitor Regillaga izan dira irabazleak
Jokin Eizmendik irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
Bigarren egin du Iñigo Eizagirre ‘Eiza’k eta hirugarren Jon Unanue ‘Goenatxo III’ak