HERRI KIROLAK
Binakako Pentatloiaren kanporaketa jokatu zen Tolosan
II. Binakako Euskal Pentatloia martxan da, eta gizonezkoen kanporaketa saioa izan zuten pasa den ostiralean, maiatzaren 29a, Tolosako zezen-plazan arratsaldeko 18:00etan hasita.
Guztira 12 bikote ziren aritzekoak gizonezkoen kategorian, baina azken unean, Inhar Urruzono lesionatu zen eta Aitzol Atutxarekin osatzen zuen bikoteak ezin izan zuen parte hartu.
Mikel Agirre. Ondarroa (Bizkaia). 28 urte. 1,85 metro eta 90 kilo-Ousmane Drame. Bizkaitarra, Kaolacken (Senegal) jaioa. 37 urte. 1,90 metro eta 105 kilo.
-Jose Martin Bustinza Tubi. Dima (Bizkaia). 49 urte. 1,86 metro eta 116 kilo-Jokin Eizmendi. Zarautz (Gipuzkoa). 36 urte. 1,83 metro eta 116 kilo.
-Iñaki Errazkin. Tolosa (Gipuzkoa). 32 urte. 1,90 metro eta 90 kilo-Aratz Mugertza. Mutriku (Gipuzkoa). 32 urte. 1,74 metro eta 74 kilo.
-Daniel España. Valsain (Segovia, Espainia). 32 urte. 1,78 metro eta 80 kilo-Julio Jimenez. Arevalo (Avila, Espainia). 49 urte. 1,80 metro eta 120 kilo.
-Ioritz Gisasola Zelai IV.a. Mallabia (Bizkaia). 23 urte. 1,80 metro eta 78 kilo-Jon Gisasola Zelai V.a. Mallabia (Bizkaia). 22 urte. 1,83 metro eta 90 kilo.
-Aritz Irazabal. Ugao-Miraballes (Bizkaia). 30 urte. 1,86 metro eta 91 kilo-Benat Amade. Algorta (Bizkaia). 37 urte. 1,87 metro eta 88 kilo.
-Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a. Aizarnazabal (Gipuzkoa). 47 urte. 1,70 metro eta 84 kilo-Andoni Iruretagoiena Izeta IV.a. Aia (Gipuzkoa). 28 urte. 1,87 metro eta 90 kilo.
-Jagoba Otaegi. Aizarna (Gipuzkoa). 28 urte. 1,71 metro eta 85 kilo-Luis Txapartegi. Aizarna (Gipuzkoa). 50 urte. 1,73 metro eta 95 kilo.
-Kepa Peñagarikano. Azpeitia (Gipuzkoa). 40 urte. 1,90 metro eta 98 kilo-Gorka Etxeberria. Orio (Gipuzkoa). 26 urte. 1,77 metro eta 88 kilo.
-Jon Unanue Goenatxo III.a. Azkoitia (Gipuzkoa). 28 urte. 1,81 metro eta 98 kilo-Mikel Larrañaga. Azpeitia, (Gipuzkoa). 31 urte. 1,88 metro eta 98 kilo.
-Xabier Urrutia. Arraiotz (Nafarroa). 40 urte. 1,83 metro eta 95 kilo-Julen Kañamares. Arostegi (Nafarroa). 31 urte. 1,78 metro eta 86 kilo.
Bost proba egin behar zituzten lehiakideek kanporaketa saioan: harri jasotzea, giza proba, aizkora, txinga eta korrika. Harriarekin 20 altxaldi egin behar zituzten (bietako batek gutxienez zortzi altxaldi); giza proban bi plaza egin behar zituzten, bakoitzak bana; aizkoran bi kanaerdiko ebaki behar(bietako batek gutxienez erdi bakoitzeko 15 kolpe); txingekin sei plaza egin beharko zituzten, bakoitzak hiruna eta lasterka bi kilometro egin behar izan zituzten (bietako batek gutxienez zortzi buelta).
Azkenean, sei bikote sailkatu ziren II. Mahala Binakako Euskal Pentatloiaren finalera: Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Jon Gisasola Zelai V.a izan ziren azkarrenak, bost probak 18 minutu eta 16 segundotan eginez. Bigarren, Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta IV.a izan ziren, 18.24rekin; hirugarren Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, 18.44rekin; laugarren Kepa Peñagarikano eta Gorka Etxeberria, 18.56rekin; bosgarren Mikel Larrañaga eta Jon Unanue Goenatxo III.a, 19.09rekin; eta seigarren Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi, 20.09rekin.
Finaletik kanpo geratu dira: Benat Amade eta Aritz Irazabal (20.20), Xabier Urrutia eta Julen Kañamares (21.45), Mikel Agirre eta Ousmane Drame (22.14), Jose Martin Bustinza Tubi eta Jokin Eizmendi (23.27) eta Julio Jimnez eta Daniel España (26.09).
Finala hilaren 20an zezen plazan egingo dute, eta hau da sei bikoteek egin beharko duten lana, finalerdiaren bikoitza hain zuzen ere: Harriarekin 40 altxaldi (bietako batek gutxienez 16 altxaldi); giza proban lau plaza egin beharko dituzte, bakoitzak bina; aizkoran lau kanaerdiko ebaki beharko dituzte (bietako batek gutxienez erdi bakoitzeko 15 kolpe); txingekin zortzi plaza egin beharko dituzte, bakoitzak launa eta lasterka lau kilometro egin beharko dituzte (bietako batek gutxienez 16 buelta).
Egun horretan ere emakumezkoen binakako finala egingo da. Emakumezkoetan ondorengoak izango dira lehian: Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi, Garazi Arruti eta Lucia Orbe, eta Claudia Lucia Muñoz eta Julia Martinez.
2020ko uztailaren 31n jokatu zen Tolosako zezen plazan binakako euskal pentatloiaren aurreneko edizioa. Zazpi bikotek hartu zuten parte eta Arria V.a eta Izeta VI.a izan ziren txapeldunak. Hona hemen sailkapena:
Xabier Orbegozo Arria V.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, 40:58
Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga Aizperro, 41:53
Xabier Zaldua eta Jon Gisasola Zelai V.a, 43:22
Julen Kañamares eta Xabier Urrutia, 49:42
Beñat Amade eta Osman Drame, 50:25
Jokin Eizmendi eta Jagoba Otaegi, 54:07
Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, ez zuten amaitu
Euskal Selekzioak beste brontzezko domina bat lortuta amaitu du Mundiala
Euskal ordezkaritzak guztira 7 domina eskuratu ditu: urrezko lau eta brontzezko hiru
Euskal Herriko selekzioak bi urre irabazi ditu Munduko Txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan eta gizonezkoen 560 kilokoan nagusitu dira euskal tiratzaileak
Beste domina bat euskal taldeentzat Mundialaren bigarren jardunaldian
Erandioko Goiherri taldeak brontzea lortu du 23 urtez azpiko 600 kiloko mailan