EUSKAL PILOTA/XAREA
II. Ametsa Xare Irekiaren finalak ostiralean jokatu ziren
Pasa den ostiralean, ekainaren 3an, jokatu ziren Ametsa trinketean II. Ametsa Xare Irekiaren finalak, 17:30ean hasita.
Koskortuen mailan, Itoitz Larrarte-Naroa Mujika eta Xabat Zabalegi-Beñat Mujika izan ziren aurrez aurre finalean. Partida lehiatua aurreikusten zen baina azkenean Itoitz Larrarte eta Naroa Mujika bikoak 30-17 erraz irabazi zion Xabat Zabalegi-Ander Mujika bikoari. Naroa eta Itoitz nagusi izan ziren, Naroak min handia egin zuen sakearekin, eta Itoitz oso seguru aritu zen.
Emakumezkoen mailan, Alaine Larrarte-Naroa Mujika, eta Kamile Mendizabal-Uxue Iturbe sailkatu ziren finalerako. Aurrelariak, biak, Kamile eta Alaine, oso gazteak dira, eta partidaren zama bi atzelariek, Naroak eta Uxuek, eraman zuten. Naroa eta Uxueren arteko lehia oso polita izan zen. Nor baino nor aritu ziren bi atzelariak partida amaiera arte. Baina, azkenean, 32na egon ondoren, azken hiru tantoak Alainek eta Naroak egin zituzten, eta partida irabazi zuten (35-32).
Gaztetxoen mailan, Oier Yarza-Oier Garmendia, eta Ekhi Gibelalde-Adur Murua bikoteek neurtu zituzten indarrak finalean. Oiertarrak hutsik gabeko txapelketa bikaina egina zuten eta faboritoak ziren. Partidaren agintea beraiena izan zen, hasieratik aurretik jarri ziren, eta aldeari eusten jakin zuten. Hala ere, partidaren amaiera aldera, Ekhi eta Adur bi tantora hurbildu zitzaizkien baina azken txanpa ona egin eta partida ixten asmatu zuten (35-28).
Gazteen mailan azkenik, Zabalegi-Heras bikoak, 40-28 irabazi zion Maiza-Iturbe bikoari. Txapeldunek partidarik ez dute galdu, eta bikote oso sendoa dela erakutsi dute. Partidaren erdira arte lehia estu joan zen baina hortik aurrera, Julen Zabalegiren erasoko joko bikainari esker, eta Aimar Herasen laguntzarekin, markagailuan aldea egitea lortu zuten, eta partida estutasun handiegirik pasa gabe irabaztea lortu zuten.
Antiguako pilota txapelketako finalerdiak jokoan dira
Finalerdiak astearte eta asteazken honetan jokatuko dira eta kategoria guztietako finalak datorren larunbatean izango dira
Iruñeak irabazi du aurtengo Nafarroako Herriarteko Txapelketa
Pasa den larunbatean, Labriten jokatu zuten Iruñeak eta Doneztebek, iruindarrak nagusitu zirelarik
Laboral Kutxa Udako Torneoko final handia ostegunean lehiatuko da
Mikel Inuntziagaren taldea (Iera Agirre-Amaia Aldai-Arrate Bergara), Reyes Azkoitiarenaren aurka (Olatz Arrizabalaga, Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal)