IGERIKETA/OFIZIALTASUNA ORAIN/EUSKAL SELEKZIOA
Igeriketa Federazioak aho batez onartu du ofizialtasunaren bidea jorratzea
Argazkiak: www.eif-fvn.org
Euskadiko Igeriketa Federazioaren batzarrak ofizialtasunaren bidean urrats sendoa ematea adostu du
Gaur bertan, irailak 9an, egin da Euskadiko Igeriketa Federazioaren batzar orokorra, Bilbon, Euskadiko Federazioak Julian Gaiarre Hiribidean duen egoitzako aretoan.
Ofizialtasunaren bidea jorratzeko Igeriketa Federazioak hartutako erabakiari babesa eman dio Batzarrak aho batez, aldeko 12 bozka eta abstentzio bakarrarekin, kontrako botorik gabe
Honakoan gai bereziki garrantzitsuak zituzten aztergai. Eta horien artean aurrena, Euskal Selekzioaren alde federazioak egiten ari den lanaren baieztapena eta hurrengo urratsak emateko batzarraren oniritzia.
Ohikoa izaten dena baina partaidetza handiagoa izan da gaurkoan, azkenean bertan bildutakoek ofizialtasunaren aldeko urratsak ematea adostu duen akordioari babesa eman diotelarik: 12 bozka alde, abstentzio bat eta ezezko botorik ez.
70 batzarkide ditu Igeriketa Federazioak eta gaiak sortu duen interesaren adierazlea da bozketaren emaitza. Kontutan hartu behar da, federazio honetan presidenteak pertsonalki ordezkatu behar duela kluba edo bestela juntakidea den beste bati soilik luzatu ahal diola ordezkaritza-eskubidea eta horrek zaildu egin du interes horren tamainako partehartzea ematea. Hala ere, Euskal Herria kirolak jakin duenez batzarrera bertaratzerik izan ez duten klub dexentek idatziz adieraziko dute ofialtasunaren aldeko jarrera, eta bidenabar federazioari urratsak ematen jarraitzeko eskaria.
Igeriketa kluben iritzia eman da eta orain Federazioari dagokio bidea egitea. EH Kirola alboan izango du.
Igeriketa/Ofizialtasuna Orain/Euskal Selekzioa
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban
Kayak Surfeko Euskal Selekzioa Peruko Munko Txapelketara
Ipar Irlandan orain dela bi urte lortutako munduko titulua berriro lortzeko asmoarekin lehiatuko dira Peruko Munduko Txapelketan
Euskal Herria beach tennis munduko txapelketan
Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak parte hartu du Nazioarteko Beach Tennis Federazioak antolatu berri duen Nazioen Arteko Munduko Txapelketan