HERRI KIROLAK
Igande honetan hasiko dira Nafarroako Herri Kirol Jokoak
Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatutako Herri Kirol Jokoak igandean hasiko dira, Berriozarren.
Nafarroako Herri kirol Joko hauek apirilaren 5a arte luzatuko dira, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko direlarik.
Hain zuzen, igande honetan, martxoak 8, Berriozarren lehiatuko da lehenengo saioa, eta martxoko igandeetan jokatuko dituzte gainerako jardunaldiak: martxoaren 15ean Etxarri Aranatzen, martxoaren 22an Antsoainen eta martxoaren 29an Altsasun. Lau jardunaldiak 10:30ean hasiko dira. Talde onenak apirilaren 5ean Igantzin jokatuko den final handirako sailkatuko dira, ekitaldia goizeko 11:00tan hasiko delarik.
Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Herri Kirol Joko hauetan hiru kategorietako neska-mutilek hartzen dute parte: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Taldeak mistoak izan ohi dira.
Haur eta Kadete mailetan bi txapelketa egiten dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa, txinga-erute, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).
Kimu mailakoek berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute (arpana modalitatea ez da sartzen).
Taldeak zein kirol elkarte eta herrietakoak diren:
Berriozar (Berriozar Kirol Elkartea). Berriozar
Andra Mari (Andra Mari Kirol Elkartea). Etxarri Aranatz
Iñigo Aritza (Har Hitza Kirol Elkartea). Altsasu
Basaburua (Basaburuko Herri Kirol Taldea). Berroeta – Baztan
Araxes (Herri Kirolak Araxes Kirol Elkartea). Araitz Betelu
Igantzi (Igantziko Biltoki Kirol Elkartea). Igantzi
BRT Menditarrak (Baztan-Bidasoako G.K.K.). Baztan eta Ultzama
Artzanegi (Artzanegi Kirol Elkartea). Ibero
Antsoain (Antsoaingo Herri Kirol Taldea). Antsoain
Txantrea (Txantrea Kirol Elkartea). Txantrea
Kategoriak eta baldintzak
Txapelketa hauetan taldeka hartu behar da parte (talde mistoak).
Guztira hiru kategoria antolatuko dira:
-Kimu Maila (2008-2009 urteetan jaiotakoak) * Konbinatuan bakarrik
-Haur Maila (2006-2007 urteetan jaiotakoak)
-Kadete maila (2004-2005 urteetan jaiotakoak)
Edozein modalitatetan parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintza bakarrak honakoak dira:
-Kirol Elkarte bezala erregistratua egotea
-Planteatzen diren kategorietan parte hartzea
-Kirolari bakoitzak 7 euroko inskripzio-kuota bat ordaintzea
Urrezko Aizkolarien finalerdia jokatu zen igandean Gasteizen
Patxi Mindegia, Hodei Ezpeleta eta Oier Kañamares IV.ak lortu zuten finalerako txartela
640 kiloko kategoriako aurreneko jardunaldia irabazi du Gaztedi Ak
Gaztedi A nagusitu zen 7 puntu bilduta, bigarren Goiherri izan zen 6 punturekin eta hirugarren Mutriku 4 punturekin
Urrezko Aizkolarien jardunaldia lehiatu zen igandean Lekunberrin
Hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, Oier Kañamares IV.a, Hodei Ezpeleta eta Ibai Soroa izan ziren