SURFA

Ibon Mugertzak kobrezko medaila lortu zuen surf egokituko Munduko Txapelketan

by | 2020/03/25

Argazkiak: basqueteam.eus

Ibon Mugertza tolosarrak kobrezko medaila lortu zuen Ameriketako Estatu Batuetan jokatu den AmpSurf ISA World Para Surfing Championship lehiaketan

 

Duela bi aste, surf egokituko herrialdeen arteko Munduko Txapelketa izan zen Kaliforniako La Jolla hondartzan eta gizonezkoen Stand 1 modalitatean lortu zuen kobrezko domina Mugertzak, laugarren postuan sailkatuta. Urrezko domina Mike Vazentzat izan zen, zilarrezkoa Jonathan Borbarentzat eta brontzea Antony Smythentzat.

Txapelketa berdinean, ikusmen urriko kategorian Aitor Francesena 50 urteko surflari zarauztarrak urrezko domina irabazi zuen bigarren aldiz, finalean 14.20 puntu eskuratuta, atzetik sailkatu zirelarik Elias Ricardo Diel brasildarra (7.74), Henry Martinez costarricarra (7.10) eta Joshua Loya estatubatuarra (3.47).

Ibon Mugertza egun Europako txapelduna da surf egokituan, iaz  Portugalen lehiatutako lehenengo Europako surf egokituko txapelketan garaipena eskuratuta. Viana do Castelon lehiatutako txapelketan, AS I kategorian aurreneko postua eskuratu zuen 15,83ko puntuazioa lortuta, atzetik Camilo Abdula portugaldarra (13,84), eta Benoit Moreau (10,44) zein Phillipe Naud (12,17) frantziarrak izan zituelarik.

Zarautzen bizi den tolosar honek duela hamalau urte Donostian izandako moto istripu baten ondorioz besoan elbarritasuna dauka. 21 urte zituen orduan eta bizi guztirako paralisia edo hemiplegia gelditu zaio eskuineko besoan.

Ezbeharraren aurretik ere oso kirolzalea zen Ibon Mugertza eta hasieratik zuen buruan kirola serioago hartzea. Surfa eta snowboarda egin ditu betidanik eta hori nabaritzen zaio egun erakusten duen maila bikaina ikusita.

Istripua 2005eko maiatzean izan zuen, eta urtebete pasatu zuen ia erabat geldirik. Negu horretan bertan prestatzen hasi zen 2006ko udan berriro ere surfean aritzeko eta snowboard egitera stripua izan eta hiru urtera bueltatu zen.

Argazkia: zarauzkohitza.eus

Twitter

SURFA

Ya está en marcha la última fase de KSL

Ya está en marcha la última fase de KSL

SURFA   Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...