FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Ibon Cabo: “Lehen urratsa Euskal Herri osoko jokalariekin partida on bat antolatzea da”

by | 2020/03/05

Argazkia: fcf.cat

Ibon Cabo (Santutxu, 1976) Euskadiko Federazioko areto futboleko batzordearen presidentea da, iazko abenduaren 12an izandako dimisioen ondoren Euskadiko Federazioa berrosatu zen geroztik.

Nola dago nazioartean Futbol Aretoaren ofizialtasunaren gaia?

Kontuan izan behar dugu, Areto Futbola futbolaren modalitate bat dela, hau da, Euskadiko Futbol Federazioaren barruan dagoen modalitate bat. Beraz, euskal  futbolak orokorrean bizi duen egoera berberean gaude funtsean. Ez dugu nazioartean ofizialtasunik ez gaudelako UEFA-n eta FIFA-n.

Zure ustez, ze urrats eman beharko lituzke areto futbolak  ofizialtasunaren bidean?

Lehenik eta behin partida on bat antolatu behar da. Areto Futboleko euskal selekzioak Euskal Herri osoko jokalariz osatua behar du eta ezagutaraztera eman behar da. Horretarako nazioen arteko partida on bat antolatzea urrats garrantzitsu bat litzateke. Ezinbestekoa nire ustez.

Horrez gain, Futbol Federazioko  kide garenez, lagundu egin behar diogu Euskadiko Federazioari UEFA-n eta FIFA-n sarrera eska dezan. Guk badakigu Luis Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federazioaren presidentea, urrats hori ematearen aldekoa dela, baina guri Futbol Areto bezala, erabaki hori babestea eta gauza dadin laguntzea dagokigu.

Bada mundu mailan, federazio alternatibo bat (Funtsal International Federation).  Katalanak hor ari dira, esaterako. Ze parte-hartze du federazio horretan Euskal  Herriko areto futbolak?

Bai, federazioa alternatiboa da eta katalanek horretan parte hartzen dute,  eta euskaldunak ere bai. Baina oso euskaldun gutxik parte hartzen du. Esango nuke Arabako jokalariak bakarrik  joaten direla.

Zergaitik?

Klubak ez dira federazio alternatibo horretan parte hartzearen aldekoak eta, Arabakoak salbu, ez dituzte jokalariak bidaltzen. Kontuan izan, instituzio publikoek ez zutela bere garaian bide horren alde egin eta oso laguntza gutxi dituztela klubek eta kirolariek bertan parte hartzeko.

Reala – Osasuna, urtarrilaren 3an

Reala – Osasuna, urtarrilaren 3an

Arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamargarren partida izango da; lehen bueltako azkena

Alaves 0-0 Reala

Alaves 0-0 Reala

Puntu banaketa izan dugu V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bosgarren partidan. Reala-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, abenduaren 13an.