EUSKAL PILOTA
Ibargurenek irabazi du Pala Txapelketako aurreneko kanporaketa
Argazkiak: Innpala
2021ko Banakako Pala Txapelketaren aurreneko jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean, urtarrilak 30, arratsaldeko 17:00etan, Beñat Ibarguren eta Asier Del Rioren artean, eta sailkapena lortzeko lehia izan zen.
Ibargurenek erraz gainditu zuen 3-0 freskotasunik agertu ez zuen Del Rio ahul bat (10-5, 10-7 y 10-6). Agian urduritasunak uzkurtuta, debuta egiten zuen Lezamako atzelaria panpina baino ez da izan Lazkaoko aurrelariaren eskuetan. Gainera, armarik kutunena duen sakearekin ere ez zen batere fin ibili. Ibarguren ordea, partidaren hasieratik oso erne egon zen eta gauzak oso ondo egin zituen, Del Rio pilotaleku guztian zehar mugituta.
Hartara, partiduko hiru jokoak aise irabazi eta garaipen honekin Ibarguren hurrengo txandan sartu da, bertan Esteban Gaubeka izango duelarik zain. Gaubekak iaz lortu zuen bere banakako seigarrengo txapela eta bakarra falta zaio Oscar Insaustirekin berdintzeko. Pablo Fustori ere txapelketa bat gehio soilik falta zaio Insaustiren marka berdintzeko eta gainera Kutxabank Liga irabaztetik dator, Urrutiarekin batera. Dudarik gabe, beste maila bateko palista da Gaubeka eta hor ikusiko da zein maila eman dezakeen Beñatek.
Bestalde, larunbateko ekitaldiko atariko partidan bikote gorria izan zen nagusi hasi eta buka (3-1), Urrutia izan zelarik guztietan onena.
Hurrengo bi jardunaldiak ere kanporaketa erakoak izango dira eta ondorengo hiruretan finalerdietako ligaxka bat jokatuko da, lehendabiziko bi sailkatuek finala jokatuko dutelarik, martxoaren 13an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.
Urtarrilak 30ko ekitaldiko emaitzak:
Gaubeka-Urrutia 3 / Fusto-Gordon 1
Ibarguren 3 / Del Rio 0
Hurrengo jardunaldia, urtarrilak 5, arratsaldeko 17:00tan:
Fusto vs Urrutia
Gaubeka vs Ibarguren
Banakako Pala Txapelketa Bizkaia Frontoian jokatuko da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi jokatuko dira. Saio bakoitzeko bi partida izango dira, 10 tantoko 5 jokotan onenak garaipena eskuratuko duelarik.
Innpala koadroko 9 pilotarik parte hartuko dute, 2020. urteko Txapelketa bereko sailkapena kontuan izanik: 1.Esteban Gaubeka, 2. Xabier Ibargaray, 3. Pablo Fusto, 4. Dan Necol, 5. Ibai Perez, 6. Iñaki Urrutia, 7. Iker Gordon, 8. Beñat Ibarguren eta 9. Asier Del Rio.
Ibon Garatek ezin izango du azkenean partehartu Banakako Txapelketan, ez baititu gainditu sorbaldan dituen arazoak.
Altsasuk amaiera emango dio Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketari
Sei bikotek borrokatuko dute txapelaren bila, kadeteen, 22 urtez azpikoen zein elite mailakoen finaletan
Setien eta Larre Gain, Sagardoaren Txapelketaren finalera
Ansa II-Juanenea bikoteak Goikoetxea V eta Barrenetxea IV garaitu zituen 30-25 eta Urriza-Zubirik 30-22 irabazi zuten Segurola-Azpirozen kontra
Uxue Murillo-Irati Igoa eta Amaia Espinal-Laura Saez Arzamendi, paleta gomazko finalera
Nafarroako Foru Erkidegoko Elite Txapelketako finalak jokatuko dituzte, bi finalerdi handiren ondoren