EUSKAL PILOTA
Hondarribiako Grand Slam Txapelketako finalerdiak jokatu dira
Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jokatu ziren iragan asteburuan Grand Slam txapelketaren finalerdiak, harmailetan berrehun bat lagun zirela, Olharan-Etcheto vs Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorza vs Olha-Del Rio bikoteen arteko lehiak bertatik bertara ikusteko asmoz.
Azkenean, Beaskoetxea-López eta Goikoetxea-Irastorza bikoteak nagusitu ziren eta haien artean lehiatuko dira final haundian datorren ostiralean.
Aurreneko finalerdian, Olharan eta Etcheto ziren faboritoak, ligaxkako bi partidak irabaziak zituztela kontutan hartuta. Egiari zor, partiduan zehar nagusitasuna erakutsi zuten momento askotan baina hala ere azkenean Beaskoetxea-Lopez bikoak eskuratu zuen garaipena (15-12, 14-15, 1-5).
Lehenengo seta orekatua joan zen baina markagailuan 7 eta 6koa zegoela, gorriz jantzitako Iparraldeko bikoteak zuloa irekitzea lortu zuen (13-8), azkenean 15-12 nagusitu zirelarik. Bigarrengo jokoan, urdinak hasi ziren aurretik (0-2) baina Olharan eta Etchetok margagailua irauli eta 10-6 irabazten jarri ziren. 14-11 aurretik zeudela baina, 0-4ko partziala lortu zuten Beaskoetxea eta Lopezek eta jokoa irabazi zuten (14-15). Berdinketa hausteko jokoan ere, urdinak nagusitu ziren (1-5) eta beraz Beaskoetxea-Lopez bikoak eskuratu zuen finalerako txartela.
Bigarren partiduan aldiz, faboritoak zirenak ez zuten huts egin eta garaipen erosoa eskuratu zuten, bi setetan eta apenas 50 minututan Goikoetxea-Irastorza bikoak (15-7 eta 15-8) irabazi ziolarik Olha-Del Rio bikoteari.
Lehenengo seta indartsu hasi zuten gorriek eta aldea ireki zuten markagailuan (7-1), hortik aurrera abataila mantendu (13-6) eta jokoa erraz itxi zutelarik (15-7). Bigarrengo seta era berdintsu hasi zen, Goikoetxea eta Irastorza aurretik nabarmen jarrita (10-4). Aldea murrizteko saiakeraren bate gin zuten urdinek (10-7 eta 11-8) baina orduan gorriak tantu erreskada egin eta jokoa (15-8) zein partidua irabazi zuten.
Beraz, datorren ostiralean, urriak 16, jokatuko da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan Grand Slam Txapelketaren finala, GOIKOETXEA-IRASTORZA eta BEASKOETXEA-LOPEZ bikoteen artean.
Hondarribia Grand Slam Txapelketa
Bi taldetan egon da banatuta lehiaketa:
A Taldea:
Goiko-Irastorza
Beaskoetxea-Lopez
Barandika-Mancisidor
B Taldea:
Olharan-Etcheto
Hormaetxea-Minvielle
Olha-Del Rio
Erkiaga eta Lopezek irabazi dute Miarritzeko Urrezko Eskularrua
Finalean Basque eta Ithurria bi setetan mendean hartuta (14-15 eta 9-15)
Urrizak aurrerapauso handia eman du final berri bat jokatzeko
Barrenetxea IV.ari 30-22 irabazita lider jarri da zortzi punturekin
Juaneneak bizirik jarraitzen du txapelketan Ansa gainditu ondoren
30-27 gainditu zuen Ansa II.a eta sailkatzeko aukerak mantentzen ditu