ARRAUNA
Hondarribia eta Orio azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian
Gizonezkoen lehian, Hondarribiak lortu zuen lidergoa, IV Bandeira Cidade da Coruña estropadaren lehenengo jardunaldia irabazita. Hondarribiak, 1,90 segundutako aldea atera dio Santurtziri, 16,24koa Urdaibairi eta 16,38koa Oriori.
Emaitza hauei erreparatuta, estropadaren bigarrengo jardunaldian erabakiko da azken garaipena bi egunetako denborak kontutan hartuta.
Lehenengo txandan, gaurkoan trakets ibili diren Ares, Ondarroa, Zarautz eta Kaiku uretaratuko dira. Bigarren txandan, Lekittarra, Zierbena, Cabo eta Donostiarra arituko dira nor baino nor gehiago. Eta ezin interesgarriagoa aurreikusten den ohorezko txandan, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai eta Orio garaipena eskuratzeko lehian ikusiko ditugu.
Sailkapena:
1.Hondarribia 20.11,80
2. Santurtzi 1,90era
3. Urdaibai 16,24ra
4. Orio 16,38ra
5. Donostiarra 23,14ra
6. Cabo 32,10era
7. Zierbena 33,52ra
8.Isuntza 35,02ra
9. Ares 35,28ra
10. Ondarroa 36,36ra
11. Zarautz 39,24ra
12. Kaiku 56,90era
Emakumezkoei dagokionez, Oriok bere iazko garaipenei jarraipena eman die eta Coruñako estropadaren lehen jardunaldian ere, lidergoa eskuratu du.
Hasiera kaskarra eman dio gaurko estropadari Oriok, eta beste hiru traineruak aurretik zituela ekin behar izan dio abantaila murrizteari. Hala ere, bigarren minuturako, Nadeth Agirreren taldea jarri da buruan eta amaierararte eutsi dio postuari.
Azkenean, 4,62ko abantaila atera dio Oriok helmugan Donostiarrari, 18 segundu Hondarribiari eta 23 iaz ligan bigarren izan zen taldeari, Arraun Lagunak.
Sailkapena:
1.Orio 11.12,80
2. Donostiarra 4,62ra
3. Hondarribia 18,02ra
4. Arraun Lagunak 23, 14ra
Gauzak horrela, Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen banderak igande honetan erabakiko dira. Gizonezkoetan, 1,90 segundo daude Hondarribia eta Santurtziren artean, eta emakumezkoetan, lau segunduko aldea dauka Oriok Donostiarrarekiko.
Oriaren Jeitsiera lehiatu zen iragan larunbatean
Emakumezkoetan Orioko trainerua eta gizonezkoetan Hondarribiko Ama Guadalupekoa nagusitu ziren
Oriaren XXVI. Traineru Jaitsiera larunbatean
Aurtengo Oriaren jaitsieran 91 traineru eta 1.200 estropalaritik gora arituko dira
Arraun Lagunak eta Hondarribia A irabazle Hondarribiako XX. Traineru Jaitsieran
Ikurriña eskuratzeko lehia estua egon da emakumezko zein gizonezkoetan, ezusteko bat baino gehiago eman delarik