HERRI KIROLAK/AIZKORA
Hirugarren mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako finala erabakita geratu da
Pasa den den igandean, urriak 10, hirugarren mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Larrabetzuko (Bizkaia) frontoian.
Bertan, hamar aizkolari aritu ziren lehian, bakoitzak lau kanaerdiko ebaki behar izan zituelarik, hau da, 54 ontzako lau enbor, eta lehen bi postuetan sailkatzen zirenek finalera igarotzeko txartela lortuko zuten.
Azkenean, Patxi Mindegia izan zen azkarrena, 8 minutu eta 3 segundoko denbora eginda. Berarekin batera, bigarren sailkatutako Suharri Rodriguez gipuzkoarrak lortu zuen finalerako txartela (8.44). Paolla irabazlearengandik 41 segundura sailkatu zen beraz eta lehia estua izan zuen Soroarekin finalerako azken postua eskuratzeko lehian, azkenean 15 segunduren aldea atera ziolarik.
Esan bezala, hirugarren postua Ibai Soroak lortu zuen (8.59), David Naredo izan zen laugarren (9.30), Txomin Amundarain bosgarren (10.20), Ibon Garaiburu seigarren (11.21), Mikel Indakoetxea zubietarra zazpigarren (11.31), Ruben España zortzigarren (12.16), Beñat Lekue bederatzigarren (12.49) eta Emilio Garcia hamargarren (13.10).
Hirugarren mailako lehen kanporaketa abuztuaren 15ean egin zuten Donamarian eta bertan Jokin Urretabizkaia eta Julen Gabirondo sailkatu ziren finalerako. Bigarren kanporaketa Mungian (Bizkaia) egin zuten eta Xuban Kañamaresek eta Andoni Iruretagoienak lortu zuten finalerako txartela.
Gauzak horrela eta Larrabetzun jokatutako azken kanporaketako emaitzei erreparatuta, finala noiz eta non jokatuko den zehaztu gabe egonda ere, erabakita daude sei aizkolari finalistak: Jokin Urretabizkaia Basozabal donostiarra, Julen Gabirondo urnietarra, Andoni Iruretagoiena Izeta VI aiarra, Xuban Kañamares arostegiarra, Patxi Mindegia zubietarra eta Suharri Paolla hernaniarra.
Bizkaiko lasto jasotze eta bigarren mailako aizkora txapelketak jokatu dira Diman
Lasto jasotzen Joxe Martin Bustinza izan zen txapelduna eta aizkoran Beñat Lekue nagusitu zen
Nafarroako Arpana Txapelketa mistoaren finala zehaztu da
Berriozarren jokatutako kanporaketan lau bikote sailkatu ziren txapela lortzeko lehian aritzeko
Euskal Selekzioak beste brontzezko domina bat lortuta amaitu du Mundiala
Euskal ordezkaritzak guztira 7 domina eskuratu ditu: urrezko lau eta brontzezko hiru