MENDI LASTERKETAK
Hiru Haundiak proba 2021era atzeratu da
XXII. Hiru Handiak mendi lasterketa ez da aurten egingo
Urriaren 17an zen egitekoa 2020ko Hiru Handiak mendi lasterketa –Gorbeia (1.431 metro), Anboto (1.331 metro) eta Aizkorri (1.528 metro) tontorrak zeharkatzen dituen proba–, baina bertan behera geratu da aste honetan.
Azken unera arte saiatu diren arren, antolatzaileek diotenez, pandemiak gure artean jarraitzen du, eta egun Euskadin ematen den egoera epidemiologikoak ezinezko egiten die parte-hartzaileen, boluntarioen, staff-eko langileen, publikoaren eta tokiko erakundeetako biztanleen (Murgia, Otxandio, Araia, Ubidea, Landa…) segurtasuna bermatzea.
Segurtasun plana diseinatzen aritu diren arren, 1.000 pertsona inguru batzen dira lasterketan, irteerako eta anoa postuetan dagoelarik arazo nagusia, besteak beste.
Diotenez, azkenengo hau izan da beti haien lehentasuna, eta lasterketak betidanik izan duen esentzia mantendu ezin denez bizitzen ari garen egoera dela eta, erabaki etikoena eta arduratsuena lasterketa 2021era atzeratzea dela erabaki dute.
Izen-emateei dagokienez, antolakuntzatik aukera hauek eskaintzen dizkizuete parte-hartzaileei:
1. Dortsala gorde 2021erako, aurtengo baldintza berdinak mantenduz.
2. Dortsalaren kostuaitzultzea eskatu, 3€-ko kudeaketa- eta transferentzia-gastuak kenduta.
Zenbatekoaren itzulketa eskatzeko (datorren urterako lekua galduz), mezu elektroniko bat bidali behar da info@hiruhaundiak.com helbidera 2020ko urriaren 8a baino lehen.
Azkenik, antolakuntzak bihotzez eskertu die bai lasterkari, bolondres, babesle eta erakundeei, izan duten pazientziagatik eta emandako laguntzagatik, 2021ean inoiz baino indar eta gogo handiagoz itzultzeko asmoa agertu dutelarik.
Hiru Handiak mendi-lasterketa
Hiru Haundiak mendiko iraupen-lasterketa erreferentea da Euskal Herrian, Sociedad Excursionista Manuel Iradierren eskutik antolatuta 1987. urtetik, estatu mailan proba aitzindaria delarik.
Euskal medietako gailur nabarmenenak bateratzen ditu ibilbide berdinean: Gorbea (Araba) 1481m, Anboto (Bizkaia) 1331m eta Aizkorri (Gipuzkoa) 1523m. Gailur bakoitza erkidegoko probintzia bati dagokio eta bakoitza parke natural batean kokatuta dago. Ibilbidea 101km dira, 10.000m baino gehiagoko desnibelarekin eta 24 ordu gehienez erronka betetzeko.
10 urtetan zehar, 1987tik 1996ra, proba urtero antolatu izan da eta hortik aurrera, bi urtetan behin: 1998, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010… 2020. Urtetik aurrera alabaina, lasterketa berriro urtero antolatzeko erabakia hartu zen.
2000, 2002 eta 2004. urteetan, ibilaldiarekin batera, hiru etapatan banatuta zegoen lasterketa bat ospatu egin zen. 2006. urteko edizioan, ibilaldia eta lasteketa bateratu egin ziren, partaide denak modu berean parte hartuz, gutxieneko denborarik gabe eta 24 orduko gehienezko denborarekin.
Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan
300 parte hartzaile aritu ziren igandean Berastegin, probaren laugarren edizioan
Kobaz Koba Traileko VI. edizioa aurkeztu dute Zestoan
Otsailaren 13an egingo da, Covid-aren hedapena gutxitzeko hartutako erabakiekin
Otsailaren 1ean irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea
Parte hartzaileek bi modalitate izango dituzte aukeran, bakarka eta erreleboka