EUSKAL PILOTA
Hiru bikote sailkatu dira finalerdietara azken jardunaldiaren faltan
Astelehenean jokatu zen azken aurreko jardunaldiak gauza asko argitu zituen Sagardoaren Txapelketan. Erremontari saioan jokatutako bi partiduek ez zuten emozio askorik izan, baina sailkapena asko argitu zuten.
Urriza eta Zubiri (Larre Gain) bikoteak 30-16 irabazi zion Ansa II.a-Juanenea (Setien) bikoteari. Irabazleak sailkatu dira finalerdietara eta lehenengo postuan daude partidu baten faltan. Galtzaileak ordea puntu negatiboa izan zuten eta horrek arriskuan utzi ditu, laugarren postuan, bederatzi punturekin.
Bigarren partiduan ere ez zen emoziorik izan. Goikoetxea eta Barrenetxeak (Oialume Zar) 30-14 menderatu zituzten Ezkurra II.a eta Zaldua I.a (Gurutzeta). Ligaxka amaitu dute garaileek 15 punturekin eta sailkatuta daude finalerdietara, oraingoz bigarren postuan. Ezkurra eta Zalduak berriz puntu negatiboa izan zuten eta zaila dute finalerdietara sailkatzea. Bost puntu dituzte eta azken jardunaldian irabazi beharra dute eta Ansak eta Juaneneak ezin dituzte 17 tanto edo gehiago egin sailkatu nahi badute.
Bi emaitza hauek Segurola eta Azpiroz ere sailkatu dituzte finalerdietara. Beraz hiru bikote sailkatuta daude dagoeneko finalerdietara: Urriza-Zubiri, Goikoetxea-Barrenetxea eta Segurola-Azpiroz.
Sailkapena-Sagardoaren Txapelketa
- Urriza-Zubiri (Larre Gain) 16 puntu (lau partidu)
- Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 15 puntu (bost partidu)
- Segurola-Azpiroz (Petritegi) 12 puntu (lau partidu)
- Ansa II-Juanenea (Setien) 9 puntu (lau partidu)
- Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta) 5 puntu (lau partidu)
- Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 0 puntu (bost partidu partidu)
Emaitzak
1. jardunaldia
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)
Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)
2. jardunaldia
Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)
3. jardunaldia
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga (30-20)
Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-18)
4. jardunaldia
Urriza-Zubiri vs Aldabe-Larrañaga (30-17)
Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Segurola-Azpiroz (29-30)
5. jardunaldia
Ansa II.a-Juanenea vs Aldabe-Larrañaga (30-20)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Urriza-Zubiri (28-30)
6. jardunaldia
Urriza-Zubiri vs Ansa II.a-Juanenea (30-16)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-14)
Hurrengoa: 7. jardunaldia (ekainak 6)
Urriza-Zubiri vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a
Ansa II.a-Juanenea vs Segurola-Azpiroz
Arbe-Lopez eta Erkiaga-Etxeto, Hondarribiko Grand Slamaren finalera
Larunbat honetan jokatutako finalerdietan nagusitu eta gero lortu dute finalerako txartela
Abian da Azpeitiko XXI. Erremonte Txapelketa
Urrutia IIak eta Larrañagak zein Ansa II.ak eta Martiarenak erraztasunez irabazi zuten lehen jardunaldian
Euskal Selekzioa joko zuzenen Trobada Mediterranea txapelketan arituko da
Valentzia, Catalunya, Italia, Portugal eta Frantziako selekzioetako ordezkarien aurka lehiatuko da