MENDIA
Himalaiako mendilerroa itxita koronabirusagatik
Nepalgo zein Txinako agintariek erabaki egin dute hastera zihoan montzoi aurreko denboraldia etetea eta iragarritako espedizio guztiak bertan behera utzi dira
Himalaia Asia hego-erdialdeko mendikatea da, Indiako azpikontinentea Tibeteko goi-lautadatik bereizten duena. 2.800 kilometro luze eta 250-500 kilometro zabal da, eta Pakistan, India, Tibet, Nepal, Sikkim eta Bhutanen zehar hedatzen da, arku bat eratuz. Munduko mendigunerik garaiena da, eta 8.000 metrotik gorako 14 gailur ditu. Everest da haietarik altuena, eta baita mundo osoko gailurrik gorena ere.
Everesteko udaberriko denboraldia koronabirusari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien eragina jasoko du zuzen-zuzenean. Nepalgo gobernuak behin-behineko erabaki batean bidez haien herrialdera bidaiatzeko bisado guztiak ezeztatzea erabaki zuen, apirilaren 30erarte behintzat.Lehendik, Txinako Tibeteko Mendizale Elkarteak Everestera igotzeko baimen guztiak ezeztatuko dituela jakinarazia zuen.
Everesta bi herrialde hauen artean kokatuta dago, zeintzuek monzonen aurreko denboraldi bakoitzean (martxotik maiatzaren amaierararte), munduko osoko alpinisten bisita jasotzen dituzte bere 8.848 metroak igotzeko asmoz.
Hasieran Nepalgo agintariek, Iran, Japonia, Txina, Espainia, Italia, Korea eta Alemaniako mendizaleei bisadoa etetea eta osasun ziurtagiriak eskatzea erabaki zuten baina egoera okerrera joan eta gero espedizio guztiak ezeztatu egin ditu, printzipioz apirilaren amaierararte. Espediziorik ez da izango eta trekkinga edo turismoa egin nahi duten atzerritarrak ere ezingo dira Nepalen sartu. Era horretara, koronabirusak Himalaiako mendi garaienak (txikienak ere bai) hustu egingo ditu.
Alpinista andana joaten da data hoietan Everestera igotzera, edota Lhotse, Nuptse zein Ama Dablam, Annapurna, Manaslu igotzera besteak beste, baina honakoan hartutako neurriek bertaratzea eragotzi egingo diete eta eragin bortitza izango dute hango ekonomian.
Dagoeneko hasiak dira kalte hoiek nabaritzen, bidai gehienak ezeztatu direlako eta horrek hango merkataritzan (hotelak, dendak)
Eta nola ez, alpinismoarekin lotutako sektore guztian gainbehera ikaragarria izaten ari da, mundo osoko espedizioak bertan behera geratu direlako, (esaterako Txina, Korea, Iran, Estatu Batuak, India, Italia, Alemania, etabar) eta lanpostu asko galdu dira (sherpak, porteadoreak, sukaldariak…)
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren proba nagusia eta Junior Traila. Kilometro bertikala, aldiz, maiatzaren 22an.
Pou anaiak eta euskal mendizaletasunaren ondarea
Euskal mendizaletasunaren ondarea sustatzeko ahaleginen artean, Pou anaiek haien urterik oparoena bizi izan dute
2020. urteko mendi lasterketen egutegia zehazten hasia da
Gorbeia Suzien probak izen-emate epea zabaldu du, Hiru Handiak lasterketa urtero egingo da eta Ultren Euskal Herriko Txapelketa maiatzean jokatuko da