HERRI KIROLAK
Herri kirolek blaituriko astebukaera
Argazkia: erran.eus
Urrezko Aizkolari Kopako, Gabonetako harrijasotze txapelketako eta Gabonetako emakumezkoen ingude txapelketako bi jardunaldi jokatu dira
Abenduaren 6an, ostirala, eguerdiko 12:00etan Agurainen:
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa. Hamar enbor ebakitzen azkarrena Jon Rekondo leitzarra izan zen; 24 minutu eta segundo bat behar izan zituen. Bere aurkariak, Ugaitz Mugerza II.a mutrikuarrak, 26 minutu eta 21 segundo. Abenduaren 14an Otxandion jokatuko den finalerdirako txartela zegoen jokoan hamar kanaerdikotara, eta horrela bada, Jon Rekondok aurrera egin du txapelketan.
Gabonetako Harri Jasotze Txapelketako kanporaketa. Harrijasotze txapelketan Jon Gisasola Zelai V.a mallabitarra eta Beñat Telleria lasartearra aritu ziren nor baino nor gehiago, ehuna kiloko zilindro zaharrarekin, kubikoarekin eta borobilarekin. Gipuzkoarrak 75 jasoaldi egin zituen eta bizkaitarrak 71. Beraz, Beñat Telleria izan zen 100 kiloko hiru harri desberdinak erabiliz onena eta Jon Gisasola Zelai V.a txapelketatik kanpo gelditu da.
Emakumezkoen Ingude Jasotze Kopako ekitaldia jokatu zen. Karmele Gisasola Zelai III.a izan zen garailea 91 jasoaldi emanaz 10 kiloko ingudeari minutu eta erdiko saioan. Estibalitz Cidadek 85 jasoaldi eman zizkion ingudeari denbora berdinean. Horrela, Karmele Gisasolak txapelketan aurrera egin du.
Abenduaren 7an, larunbatean 18:00etan Mendaron:
Mendaron larunbatean Urrezko Aizkolarien beste ekitaldi bat jokatu zen.Julen Alberdi Txikia V.a azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra aritu ziren urtezahar eguneko finalerako txartela jokoan.. Alberdik hamar kanaerdiko etzanda jarrita ebakitzen 28 minutu eta 31 segundo behar izan zituen, eta, Otañok, 31 minutu eta 29 segundo.
Gabonetako Harri Jasotze Kopan Elgetako Imanol Albizu Goikoetxe izan zen garailea, 76 jasoaldi eginda; Mikel Lopetegi Urra zarauztarra 82 jasoalditan geratu zen.
Emakumeen Ingude Kopan Maika Aristegi Iturengoa izan zen garailea 92 jasoaldi eman ostean 10 kiloko ingudeari minutu eta erdian. Garazi Arruti getxoztarrak, berriz, 85 jasoaldi eman zizkion pisu berdineko ingudeari denbora berean.
Argazkiak: erran.eus
Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako jardunaldia Ozetan
Bigarren jardunaldi honen ostean Txapelketako finalerako sailkapena erabakita gelditu da
Aimar Irigoienek Euskal Herriko Harri Handien txapela berreskuratu du
Harri Handien txapela diziplina honetan izan den harrijasotzailerik trebeenaren burura itzuli da
Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatuko dute bihar Azpeitian
Izarraitz frontoian erabakiko da egun nor den harri handietako harri-jasotzailerik onena