HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Herri Kirol Txapelketen finalak jokatu ziren igandean Lekunberrin
Pasa den igandean, eguerdiko 12:00etan hasita, XXIV. Urrezko Banakako Aizkolari txapelketaren finala lehiatu zen Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan.
Hodei EZPELETA eibartarrak jantzi zuen txapela 20’36´´ko denborarekin (zutik 2´02´´, abiaduran 4´02´´ eta azken proban 14´32´´). Patxi MINDEGIA zubietarra izan zen bigarren 23’12″ko marka lortuta (zutik 1´43´´, abiaduran 3´46´´ eta azken proban 17´43´´) eta hirugarren gelditu zen KAÑAMARES IV.a 24’11″ko denbora (zutik 2´07´´, abiaduran 4´03´´ eta azken proban 18´01´´).
2021eko Aizkolari Gazteen Banakako txapelketan (24 urtetik beherakoak), Xuban KAÑAMARES V.ak irabazi zuen segundo bakarreko aldearekin, 5’49″ko denbora lortuta, bigarren izan zen SUHARRI Rodriguezek 5´50´´ egin zuelarik. Jokin Urretabizkaia BASOZABALek lortu zuen hirugarren postua (6´39´´) eta Ibon GARAIBURU izan zen laugarren (7´30´´).
Gaztetxoen mailako txapelketan (20 urtetik beherakoak), Axel LARRAÑAGA izan zen irabazlea (4´37´´), bigarren Markel ZAPIAIN (5´37´´), hirugarren Oier LARRETXEA (5´47´´) eta Endika GOIA laugarren (7´41¨¨).
Hiru Hamarreko gizonezkoen harri-jasotzaile txapelketan, URDAX Magunazelaia nagusitu zen 70 jasoaldirekin (34 kopari, 19 kubikoari eta 17 bolari). Mikel Lopetegi “URRA” izan zen bigarren 67 jasoaldi burututa (37 kopari, 18 kubikoari eta 12 bolari) eta Iñigo Eizagirre “EIZA”k hirugarren amaitu zuen 52 altxaldi eginda (25 kopari, 14 kubikoari eta 13 bolari).
Emakumezkoen ‘Kirolbet saria’ txapelketan Karmele Gisasola “ZELAI III.”ak eskuratu zuen txapela 30 jasoaldirekin (hamalau 63 kiloko zilindroari eta hamasei pisu bereko bolari) eta Marina BLANCO izan zen bigarren 22 jasoaldirekin (10 zilindroari eta 12 bolari). Gazteen mailan berriz, Udane OSTOLAZAk irabazi zuen 39 jasoaldirekin (hamabost 50 kiloko zilindroari, hamar 52 kiloko kubikoari eta hamalau 50 kiloko bolari), eta Aroa SANCHEZek aldiz 31 jasoaldi gauzatu zituen (13 zilindroari, 6 kubikoari eta 12 bolari).
Herri kirolek blaituriko astebukaera
Aizkolari, harrijasotzaile eta ingude txapelketak izan ditugu asteburuan
Aimar Irigoienek Euskal Herriko Harri Handien txapela berreskuratu du
Harri Handien txapela diziplina honetan izan den harrijasotzailerik trebeenaren burura itzuli da
Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatuko dute bihar Azpeitian
Izarraitz frontoian erabakiko da egun nor den harri handietako harri-jasotzailerik onena