HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Herri-kirol txapelketak lehiatu dira Ribabellosan
Igande honetan lehiatu da aizkora eta harrijasotze txapelketetako jardunaldi berri bat Ribabellosan (Araba)
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan, Luis Polanco-Julen Olano, Suharri Rodriguez-Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Ibai Soroa-Jon Telletxea (azken honek lesionatuta dagoen Txomin Amondarainen lekua hartu zuen) bikoteak aritu ziren nor baino nor gehiago.
Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia azkarrenak izan ziren lanak amaitzen, guztira 16 minuto eta 37 segunduko denbora eginda (kolpeka 52´´, erloju kontra 54´´, abiaduran 2´23´´ eta azken proban 12´28´´). Atzetik, Soroa eta Telletxea sailkatu ziren 17 minuto eta 34 segunduko denborarekin (kolpeka 1´04´´, erloju kontra 1´03´´, abiaduran 2´53´´ eta azken proban 12´34´´). Hirugarrenak Polanco eta Olano izan ziren, 20 minuto eta 35 segundo baliatu zituztelarik enborrak mozteko (kolpeka 1´19´´, erloju kontra 1´00´´, abiaduran 3´01´´ eta azken proban 15´15´´).
Aizkorarekin jarraituz, Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketan, Nerea Sorondo eta Maika Ariztegi aritu ziren enborrak mozten. Sorondo azkarrena izan zen lanak amaitzen guztira 10 minutu eta 9 segundoko denbora eginda (erloju kontra 2´06´´ eta azken proban 8´03´´). Ariztegik aldiz, 10 minutu eta 58 segundo baliatu zituen lanak osatzeko (erloju kontra 2´17´´ eta azken proban 8´41´´).
Harrijasotze lanetan berriz, Inhar Urruzunok irabazi zuen banakako Urrezko Txapelketako jardunaldia. Lau harrijasotzaile aritu ziren, kopa, kubika eta bola harriekin bi minutuko txandetan. Esan bezala, irabazlea Urruzuno izan zen, orotara 70 jasoaldi eginda (34 kopari, 16 kubikoari eta 20 bolari). Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a”-k 66 jasoaldi egin zituen (24 kopari, 19 kubikoari eta 18 bolari), Jon Gisasola “Zelai V.a”-k 63 altxaldi burutu zituen (29 kopari, 15 kubikoari eta 19 bolari) eta Iñigo Eizagirre “Eiza”-k 58 (27 kopari, 15 kubikoari eta 16 bolari). Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketan, Aroa Sanchezek 39 altxaldi egin zituen, 12 kopari, 12 kubikoari eta 15 bolari.
Hurrengo herri kirol jaialdia Aizarnan jokatuko da datorren igandean, urtarrilak 17, eguerdiko 12:00etan hasita. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan, Luis Txapartegi-Kepa Peñagarikano, Xabier Zaldua-Julen Aranberri eta Joxean Etxeberria-Unai Otaegi bikoteak neurtuko dira. Urrezko Harrijasotze Txapelketari dagokionez (zortzi arroako hiru harri), Jagoba Otaegi, Mikel Lopetegi Urra eta Jon Irañeta arituko dira lanean.
Inhar Urruzuno, zortzigarrenez Bizkaiko Harri Txikien txapelduna
Urruzunok 70 (32+17+21) jasoaldi egin zituen, Jon Gisasola Zelai V.ak 56 (23+13+20) eta Julio Jimenezek 45 (20+11+14)
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan
Arabako Trontza Txapelketa Mistoa Artziniegan lehiatu da
Garbiñe Lopez de Uralde- Ion lapazaran (Badaiotz-Barrundia) bikoteak lortu zuen garaipena