HERRI KIROLAK/AIZKORA/ARPANA
Herri kirol jaialdia Lekunberrin, datorren igandean
Datorren igandean, urtarrilak 17, eguerdiko 12:00etan lehiatuko da herri kirol jaialdi mamitsu bat Lekunberriko frontoian. Publikoari irekia izango da, aforo mugatuarekin eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta. Gainera, herri kirol Saioa streaming bidez ere ikusteko aukera egongo da.
Aizkorari dagokionez, Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketako finala jokatuko da, non Julen Olano leitzarra, Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien), Arribeko Txomin Amundarain, Asier Pellejero aresoarra eta Jon Telletxea (Beinta Labaien) arituko dira nor baino nor gehiago txapelaren bila. Moztu beharreko enborrak honakoak: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.
Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketako jaitsiera kanporaketa ere lehiatuko da, Jacinto Etxekonanea (Beintza Labaien) eta Patxi Mindegia zubietarraren artekoa. Egin beharreko lanak: bi kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bat ahalik eta azkarren moztea.
Lekunberriko jaialdian, Nafarroako arpana txapelketa mistoa ere jokatuko da, bertan hamairu bikote neurtuko dituztelarik indarrak. Arpana edo Trontza deiturikoan, neurri zehatzeko enborrak ahalik eta lasterren ebaki behar dira, trontza erabiliz noski. Proba hauek binaka egiten dira. Egin beharreko lana aurrez zehazten da bi aldeen artean edota Federazioak zehaztuta dauka berak antolatzen dituen txapelketa ofizialetan.
Nafarroako 2020ko II. mailako aizkora txapelketa. FINALA:
– Julen Olano
– Jesus Etxeberria
– Txomin Amundarain
– Asier Pellejero
– Jon Telletxea
Nafarroako 2020ko II. mailako aizkora txapelketa. JAITSIERA KANPORAKETA:
– Jacinto Etxekonanea
– Patxi Mindegia
Nafarroako 2020ko arpana txapelketa mistoa:
– Lur Gil – Saioa Izura
– Oihane Ganuza – Iker Goldarazena
– Iosu Huarte – Uxue Rodriguez
– Andrea Goñi – Oier Aizkorbe
– Oier Kañamares – Beatriz Tanco
– Olatz Altuna – Iosu Elizalde
– Alaitz Olano – Mattie Garaikoetxea
– Daniel Saldias – Irune Biurrun
– Sela Goñi – Jesus Goñi
– Alberto Oteiza – Marian Otxoa
– Esti Gastearena – Unai Bertiz
– Ainhoa Iraizoz – Josetxo Barberena
-Imanol Kañamares – Irati Agirre
Euskal Herriko taldeak eta selekzioa Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan
Emaitza ikusgarriak lortu ditu Euskal Herriak Ipar Irlandan jokatutako munduko txapelketan
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoen Binakako Euskal Pentlatoian
Lanak 24.01ko denboran amaituta, bost minutuan ondu dute iaz Garazi Arruti eta Lucia Orbek lortutako marka
Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligako azken jardunaldia lehiatu da Oiartzunen
Nagusien mailan, Alaitz Imaz hernialdetarra eta Mikel Lizartza tolosarra izan dira txapeldunak