HERRI KIROLAK

Heri kirolak nagusi astebukaeran: sokatira eta aizkolari txapelketak

by | 2019/12/25

Argazkiak: egursport.com

Astebukaera hontan, Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Nagusia lehiatu da larunbatean Bilbon eta Bizkaiko Goma Gaineko Txapelketaren finala izan zen igandean Mungiako frontoian.

 

Larunbatean bilbon, Santo Tomas egunean Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatu zen eta txapela Aitzol Atutxak jantzi zuen, bere lana 25 minutu ta 45 segundutan egin ta gero. Bigarrena Julen Larrea izan zen 29 minutu eta 47 segunduko denborarekin. Hirugarren postua Hodei Ezpeletarentzat izan zen (32´45´´), laugarren David Naredo sailkatu zen (33´42´´), bosgarren Beñat Lekue (34´56´´) eta seigarrena Xabier Garcia “Utxu” (37´09´´).

Igandean Mungian, 12tan hasita, Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa Finala lehiatu zen eta ekitaldi honetan Muruetak irabazi bazuen ere, sailkapen nagusiaren lehenengo postua Gaztedi Gizonak eskuratu zuen, guztira 13 puntu pilatuta.

Aurretik, Gizonezkoen 640 kilotan Sokatirako Bizkaiko Txapelketako bi jardunaldi lehiatuak ziren, eta Mungian jokatutako honakoa hirugarrena eta azkena izan zen, finala alegia.

Lehenengo jardunaldia Laukizen lehiatu zen, abenduaren 1ean, eta ordukoan honakoa izan zen sailkapena: Gaztedi Gizonak 5 puntu, Goiherri 4 puntu, Murueta 3 puntu, Abadiño 2 puntu eta Gaztedi neskak puntu bakarra.

Bigarren jardunaldian, Ispasterren abenduak 15ean, sailkapenan aldaketak eman ziren: Gaztedi Gizonak 5 puntu, Murueta 4 puntu, Goiherri 3 puntu, Abadiño 2 eta Gaztedi Neskak 1.

Hirugarren jardunaldian, Mungian pasa den abenduaren 22an, Muruetak eskuratu zuen lehenengo postua 5 punturekin, bigarren Goiherri izan zen4 puntu bilduta, hirugarren postua Gaztedi Gizonak 3 puntu, laugarren Abadiño 2 puntu eta bosgarrena Gaztedi Neskak puntu bakarrarekin.

Beraz, Bizkaiko Zortziko Sokatira Txapelketaren sailkapen nagusian Laukizko Gaztedi mutil taldeak batu zituen puntu gehien, guztira 13. Bigarren, Murueta (12 puntu), eta, ondoren, Goiherri (11), Abadiño (6) eta Gaztedi Neskak (3).

Beti Gaztek, bostik bost

Beti Gaztek, bostik bost

600 kiloko gizonezkoen Euskal Herriko txapela ere jantzi zuen lesakako sokatira taldeak