HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Heri kirol jaialdia lehiatu zen igandean Aizarnan
Urrezko Binakako Aizkora Txapelketako, eta Urrezko emakumeen eta gizonen harri jasotze txapelketetako kanporaketa saioak jokatu ziren pasa den igandean, urtarrilak 17, eguerdiko 12:00etan hasita, Aizarnan.
COVID19 gaitzak sorturiko egoeraren ondorioz, eta segurtasun neurriak bermatze aldera, ikuslerik gabe jokatu zen herri kirol saioa, baina, igandean bertan, 16:00etatik aurrera ETB1en eskaini zituzten Aizarnako Urrezko txapelketetako kanporaketa saioak.
Aizkorari dagokionez, XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten Aizarnan. Joxean Etxeberria (Ziga)-Unai Otaegi (Zizurkil), Luis Txapartegi (Aizarna)-Kepa Peñagarikano (Azpeitia) eta Xabier Zaldua (Zumarraga)-Julen Aranberri Elorriaga II.a bikoteak aritu ziren nor baino nor gehiago. Aizkolariek hiru izakeratako 27na enbor moztu behar izan zituzten.
Lehia estua egon zen Xabier Zaldua-Julen Aranberri eta Joxean Etxeberria-Unai Otaegi bikoteen artean baina azken hauek nagusitzea lortu zuten. Zalduak eta Aranberrik 22 minutu eta 10 segundoko denbora egin zuten (erloju kontra 1´47´´ eta 1´55´´, abiaduran 3´17´´ eta azken proban 15´11´´), eta Etxeberriak eta Otaegik aldiz, segundo bat gutxiago baliatu zuten lanak amaitzeko (guztira 22 minutu eta 9 segundo: erloju kontra 1´58´´ eta 1´57´´, abiaduran 3´13´´ eta azken proban 15´01´´). Txapartegik eta Peñagarikanok berriz, orotara 24 minutu eta 31 segundoko denbora erabili zuten enbor guztiak mozteko (erloju kontra 1´55´´ eta 2´35´´, abiaduran 3´42´´ eta azken proban 16´19´´)
Harri jasotzean emakumeen eta gizonen txapelketetako kanporaketak ere jokatu zituzten igandeko herri kirol jaialdian. Gizonetan, Jagoba Otaegi, Mikel Lopetegi Urra eta Jon Irañeta harri jasotzaileak aritu ziren lehian. Zortzi arroako hiru harrirekin egin behar izan zuten lana, 100na kiloko koparekin, bolarekin eta Kubikoarekin, hain zuzen ere. Mikel Lopetegi “Urra”-k 72 jasoaldi egin zituen guztira (kopari 34, kubikoari 18 eta bolari 20), Jon Irañetak 60 altxaldi gauzatu zituen (kopari 30, kubikoari 15 eta bolari 15), eta azkenik Jagoba Otaegik 58 altxaldi egin zituen (kopari 29, kubikoari 14 eta bolari 15).
Emakumeen txapelketan, berriz, Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez harri jasotzaileak lehiatu ziren.
Beti Gazte, sokatiran jaun eta jabe, bihar berriro lehian Idiazabalen
Orainarte erakutsitako nagusitasunari segida emanez lesakarrek beste bi txapela janzteko aukera izango dute
Zortzinakako Sokatira Txapelketa Busturian
640 kiloko gizonezkoak aritu ziren igandean eta Beti Gaztek bere erabateko nagusitasunari eutsi zion
Iraetan jokatu da Binakako Aizkolari Txapelketako laugarren jardunaldia
Iker Vicente- Jesus Maria Mujika bikotea nagusitu da Mikel Larrañaga eta Jon Rekondoren aurka