FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
Hemen dugu IX. Euskal Herria Kopa
Atzo egin zen 2019ko IX. Euskal Herria Koparen aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian.
Bertan izan ziren, Euskal Herria Kirolaren izenean, Garazi Muniain eta Kike Zurutuza; Garbiñe Etxeberria, Realeko koordinatzailea; Yasmin Marquez, San Ignacioko jokalaria; Olatz Areitio, Eibarko jokalaria; Oihane Hernandez, Athletic Clubeko jokalaria; Naia Vallejo eta Laura Borezo, Alaveseko jokalariak; Sara Barbosa, Bizkerreko jokalaria; Esti Elduaien, Azpeitiako alkate-ordea eta Iñigo Arregi, Lagun Onak taldeko presidentea.
Lehiaketa GUREA! leloarekin jokatuko da, Euskal Selekzioaren irudian laburbiltzen delako ekimen honen norabidea: Euskal Herria, lurraldetasuna eta kirola. Euskal herritar guztien ordezkari eta kirolarien joko eremua, gure izaerarekin batera kirolean ere aritzeko aukera eta beharra adierazi eta aldarrikatu nahi dugu GUREA! leloarekin.
Euskal Herriko futbol talderik onenak lehiatuko dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.
Patida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.
Lehen faseko partidak Liga amaitu ondoren hasiko dira, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran. Final-erdiak ekainaren 8 eta 9an jokatuko dira, eta finala abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldearen Garmendipe zelaian.
Azpeitian jokatuko da, hain zuzen, Lagun Onak futbol taldea sortu zeneko 75. urteurrena ospatzen delako 2019. urte honetan. Lagun Onak taldearen presidente Iñigo Arregik esan zuen ohorea dela 75. urteurrenean ekimen hau beraien zelaian jokatzea, emakumezko futbolaren bultzada dakarrelako eta horretan protagonista ere sentitzen direlako. Esti Elduaien Azpeitiko alkateordeak ere eskerrak eman zizkien antolatzailei, klubei eta jokalariei, emakumezko kirola berez moda kontua ez delako, eta adierazi zuen finalaren egun horren arrakastarako beren esku dagoen guztia egingo dutela.
Jokalariek eta klubetako ordezkari guztiek aipatu zuten ekimen honetan parte hartzeak ematen dien ilusioa, holako ekimenen garrantzia ere gogorarazi zuten eta azpimarratu zuten, denek azpimarratu ere, finala jokatu eta irabazteko asmoarekin lehiatuko direla.
IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Barrenetxeak oso indartsu hasi du Banakako Txapelketa
Juaneneari 12-30 irabazi zion jokoaren arlo guztietan erabateko nagusitasuna erakutsi eta gero
[Finalerdiak] Reala-Alaves, abuztuaren 22an
Loinaz (Beasain) futbol zelaian jokatuko da, eguerdiko 12:00etan hasita
[Finalerdiak] Athletic-Eibar, abuztuaren 22an
Fadura (Getxo) futbol zelaian jokatuko da, eguerdiko 12:00etan hasita