EUSKAL PILOTA
Hastear da Nafarroako Foru Komunitateko txapelketa gomazko paleta modalitatean
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Nafarroa Arenako esku-huskako final handien atarian, asteburu honetan hasiko da Nafarroako Foru Komunitateko txapelketa gomazko paleta modalitatean. Guztira 54 pilotarik hartuko dute parte lehiaketa honetan, 3 mailatan banatuta: kadeteak, 22 urtez azpikoak eta elitea.
Esku-huskako txapelketa bezala, lehiaketa guztiz irekia da, izen-emate librekoa, eta horrek interesa agertu duten palista guztiei lehiatzeko aukera ematen die. Pilotari nafarrak ez ezik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako palistek ere parte hartuko dute. Lehiaketa honen helburu nagusietako bat Nafarroako klubek emakumeen pilotaren alde egiten duten lanari balioa ematea da.
Eliteko koadrantean momentuko palista onenak egongo dira, orainarte jokatu diren txapelketa ezberdinetan nabarmendu diren palista nafar askorekin. Besteak beste, Irati Igoa, Maider Ardanaz, Amaia Espinal, Miriam Arrillaga gipuzkoarra eta Ruiz de Azua arabarra. Adi egongo gara Paula Gorostiagak eskain dezakeenarekin ere, maila handiko pilotari gazteak zeresan handia emango baitu.
Txapelketa igande honetan hasiko da bi egoitzatan jokatuko diren partidekin. Alde batetik, kadeteek Bakaikun jokatuko dute eta 22 urtez azpikoek eta eliteek Berriozarren, eliteak goizez eta 22 urtez azpikoak arratsaldez.
Elite mailako lehiak goizeko 10:30etan hasiko dira, guztira final zortzirenetako sei partida jokatuko direlarik:
A taldean:
Salanueva-Ruiz de Azua vs. Murillo-Igoa
Salanueva-Ruiz de Azua vs. Espinal-Saez Azarmendi
Murillo-Igoa vs. Espinal-Saez Azarmendi
B taldean:
Saragueta-Ardanaz vs. Gorostiaga-Arrillaga
Saragueta-Ardanaz vs. Junkal Quevedo-Olaia Sarasibar
Gorostiaga-Arrillaga vs. Junkal Quevedo-Olaia Sarasibar
22 urtez azpiko lehian, finalerdiak lehiatuko dira arratsaldeko 16:30etatik hasita, non hiru triangular jokatuko dira. Triangular bakoitzetik lehenengo sailkatua pasatuko da hurrengo fasera, eta hiru triangularretatik bigarren bikoterik onena ere sailkatuko da finalerdietara.
Kadeteen mailan berriz, lau ligaxka jokatuko dira, bakoitzean hiru bikote arituko direlarik sailkapenaren bila.
Sailkatutako pilotariek Lekunberrin jokatuko dituzte finalerdiak eta Altsasun finalak.
Beraz, emakumezkoen pilotaren modalitaterik indartsuena hastera doa.
Oriamendi Torneoko finalerdiak zehaztu dira
Goikoetxea V.a-Labaka, Segurola-Zaldua, Urrutia.a-Aizpuru III.a eta Mirubia-Martirena dira sailkatutako bikoteak
Nafarroako eskuz binakako txapelketako emakumezkoen finalak jokatu dira
Lehen mailan: Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22 Elizalde-Etxebeste 15; Bigarren mailan: Vergara-Alonso 22 Zabaleta-Eskudero 9
Lautik lau garaipen Goikoetxea eta Labakak
Astearteko jardunaldian: Goikoetxea- Labaka 40 Mirubia –Martirena 32 eta Zaldua II.a-Larrañaga 30 Urrutia II.a-Aizpuru III. a 40