EUSKAL PILOTA
Hastear da IX. Antton Pebet Oroimenezkoa
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasiko da eta finala urtarrilaren 2an izango da, bertan pilotari onenetarikoak arituko direlarik lehian.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, afizionatu mailako gizonezkoen pilota partidez gozatzeko aukera izango da beste behin Villabonako Bearzana frontoian, izan ere, ostegun honetan emango zaio hasiera IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketari. Binaka jokatuko dute eta guztira hamabi bikotek hartuko dute parte txapelketan.
Esan bezala, lehen jardunaldia abenduaren 2an lehiatuko da, non bi partida izango diren jokoan. Lehenengoan Murua-Aizpuru eta Etxezarreta-Aranguren lehiatuko dira, eta bigarrengoan Exposito-Elizegi eta Azketa-Altuzarra. Ostiralean, abenduak 3, beste bi partida izango dira: Xabier Urbieta-Alduntzin eta Igoa-Arbizu bikoak arituko dira lehenengoan, eta Eneko Labaka-Etxeberria eta Mata-Lizeaga bigarrengoan.
Irabazleek aurrera egingo dute, eta euren zain egon dira beste lau bikote final-laurdenetan, abenduaren 10ean eta 11n jokatuko direnak. Abenduak 2ko lehen partidako irabazleek Landa-Urruzola izango dituzte zain, eta bigarren partidako irabazleek Elola-Aldave. Abenduak 3ko lehen partidako irabazleek Alberdi-Garmendia bikoaren aurka jokatu beharko dute, eta bigarren partidako irabazleen aurkariak Espinal-Balerdi izango dira.
Finalerdiak abenduaren 17an, ostiralez, jokatuko dituzte, eta finala urtarrilaren 2an, igandean, izango da.
2022an 75 urteko beteko dituen Behar Zana elkartea da txapelketaren antolatzailea, lehiaketaren sorreraren oinarrian egon ziren helburuei tinko eusten diolarik: Antton Pebet Behar Zanako pilotari ohia gogoan izatea eta pilota sustatzea. Batez ere, oinarrian lan egiteari eman diote garrantzia elkarteko kideek, txikitatik neskak eta mutilak modalitate ezberdinetan pilotan aritzea sustatuz.
Abiatzear da aurtengo Hondarribia Grand Slam zesta punta txapelketa
Hilaren 18an hasi eta urriaren 16an amaituko da eta pilotariak bi multzotan banatuak arituko dira lehian
Bote Luzeko txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Gipuzkoa Bat 9 / Senpere Bi 2, Iparralde (Itxasu) 2 / Bizkaia Bi 9 eta Iparralde (Amikuze) 4 / Bizkaia Bat 8
Emakume Master Cupeko Lau eta erdikoak zabalik du izen ematea
Izena emateko epea Irailaren 14tik Urtarrilaren 4ra arte zabalik egongo da