EUSKAL PILOTA
Hastear da Galarretaren urteurrenaren Txapelketa
Galarretaren 50. urteurreneko txapelketa hasiko da gaur, lau bikoterekin, eta harmailetan %60ko aforoa bilduta
Erremontea izan zen pilota munduan jarduera bertan behera utzi zuen azken modalitatea, eta hiru hilabeteko etenaldiaren ostean, bueltatuko den lehena izango da, betiere segurtasun protokoloak betez.
Oriamendi entrepresako erremontisten plantillak, azken egunotan, Covid-19ari dagozkion test serologikoak gainditu ditu eta beraz, dena prest dago berriro ere zaleek pilotaz gozatu ahal izateko.
Bost astez luzatuko den lehiaketa honetan, lau bikote arituko dira: Urriza-Zubiri; Ansa II.a-Larrañaga; Juanenea-Urrutia II.a; eta Goikoetxea-Barrenetxea IV.a. Bikote guztiek elkarren aurka jokatuko dute 35 tantora lehiatuko diren partidetan, beti ere larunbat arratsaldetan, 16:00tik aurrera.
Datu berritzaile gisa, partiduko bi deskantsu egingo dira; lehenengoa, bikoteetako bat 20. tantora iristean eta bestea 30. tantoan.
Azpimarratzekoa da ere, txapelketan erabiliko den puntuaketa sistema, izan ere, banatuko diren puntuak, partidan egindako tantoen araberakoak izango dira. Partidua irabazten duenak, lau puntu eskuratuko ditu eta galtzaileak ordea, egindako tantoen arabera: 32-34 eginez gero, bi puntu; 29-31 eginda, puntu bakarra; eta 19 tanto edo gutxiago eginda, puntu bat kenduko zaio.
Hasierako ligaxka bat gongo da, ekainaren 20an, 27an eta uztailaren 4an, hain zuzen ere. Ligaxkako lehen postuan geratzen direnak finalerako sailkatuko dira zuzenean eta bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren bikoteak jokatuko dute finalaurrea uztailaren 11an, handik astebetera izango den finalerako bigarren txartela eskuratzeko. Azkena geratzen den bikotea, berriz, txapelketatik kanpo geratuko da.
Horrela, larunbat honetan, ekainak 20, hasiko da Hernaniko Galarreta pilotalekuaren 50. Urteurrenaren harira, Oriamendi 2010 enpresak eta EITBk elkarlanean antolaturiko txapelketa. 16:00etan hasita, jaialdiko aurreneko bi partiduak honakoak izango dira: Urriza-Zubiri eta Juanenea-Endika; eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Ansa II-Larrañaga.
Euskal Selekzioa joko zuzenen Trobada Mediterranea txapelketan arituko da
Valentzia, Catalunya, Italia, Portugal eta Frantziako selekzioetako ordezkarien aurka lehiatuko da
Borteyru anaiek bere lehenengo San Migel Xare Irekia lortu dute
San Migel eta Gazteak Xare Irekien finalak jokatu ziren larunbatean, Iruran
Kopako finalarekin amaitu da Laxoa denboraldia
Mikel Mindegia, Josu Juanena, Joseba Juanena eta Javi Apeztegiak eskuratu zuten Kopako txapela