ERRUGBIA
Hasiera eman diote Euro Challenge Euskal Ligari
Emakumeen Euro Challenge Errugbi lehiaketak Hegoaldeko eta Iparraldeko taldeak biltzen ditu
Euro Basque Rugby Challenge emakumezkoen txapelketaren urratsak jarraituz, mugaz gaindiko lehiaketari ekin zioten iragan asteburuan, Covid-19aren pandemiak iazko ekitaldia bertan behera utzi ondoren.
Antolakuntzaz arduratzen den Euskadiko Errugbi Federazioarentzat, lehiaketa hau aspalditik zuten desioa da, haien asmoa delarik etorkizunean ere are gehiago indartzea Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko harremanak, bai gizonen artean, bai emakumeen artean, baita kategoria guztietan ere.
Oraingoan emakumezkoen Euro Challenge lehiaketa honetan lau talde arituko dira nor baino nor gehiago, Hegoaldeko bi eta Iparraldeko beste bi. Hegoaldetik Bera-Bera (Nafarroa), aurreko denboraldian Euskal Liga irabazi zuena, eta La Unica (Nafarroa) arituko dira. Iparraldetik, berriz, Peyrehorade-tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren (Lapurdi).
Guztira bi jardunaldi lehiatuko dira, azaroaren 7an eta 13an, eta finala partida bakarrera jokatuko da, zelai neutralean.
Finalerdien aurreneko jardunaldian bi norgehiagoka jokatu ziren pasa den asteburuan: batetik, Peyrehorade eta bera Bera neurtu ziren Stade du Baron zelaian, eta bestetik, Biarritzeko Aguileran jokatu zen Biarritz-Hasparren eta La Unicaren arteko partida.
Azkenean, aurreneko jardunaldi honetan, Bera Bera eta La Unica taldeek garaipena erdietsi zuten, emaitzak honakoak izan zirelarik:
PEYREHORADE/TARTAS/CHALOSSE vs. BERA BERA R.T. 15- 40
BIARRITZ/HASPARREN vs. LA UNICA R.T. 17 -32
Emaitza hauen ondoren, honela geratu da behin-behineko sailkapen orokorra:
- BERA BERA R.T. 4 puntu
- LA UNICA R.T. 4 puntu
- BIARRITZ O./HASPARREN A.C. 1 puntu
- PEYREORADE/TARTAS/CHALOSSE 1 puntu
Beñat Zarrabeitia: “Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad”
Beñat Zarrabeitiaren erreportajea [GARA 2018.09.02], Euskal Selekzioaren auziaren norabidean urrats kualitatiboak emateko beharraz
Lehen eta bigarren postuak EHko selekzioarentzat
RUGBYA Lehen eta bigarren postuak lortu zituen Euskal Herriko selekzioak Bretainian jokatutako "Emakumea melean" nazioarteko txapelketan. Sub 18ko taldea bigarren geratu zen eta Seniorrak garaile izan ziren Rennes-en aurka irabazi ostean. Bretainiako Châutelin...
Euskal Herriko selekzioak nazioarteko rugby 7 txapelketetan
RUGBYA Euskal Herriko Rugby selekzioak ordezkaritza izango du datozen egunetan Châteaulinen (Bretainia) eta Parisen jokatuko diren nazioarteko rugby 7 txapelketetan. Euskal Herria Kirola elkarteak Euskadiko Federazioarekin elkarlanean posible egin du sub 18 eta...