EUSKAL PILOTA
Hasia da Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketa
2020 Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa abiatu da asteburu honetan, Berrizen
Euskal Herriko hainbat talde (bizkaitarrak, lapurtarrak, baxenafartarrak eta gipuzkoarrak) arituko dira aurten nor baino nor gehiago, larunbat honetan hasi eta urriaren hasieran amaituko den txapelketan.
Guztira, zazpi talde lehiatuko dira Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketaren bosgarren edizio honetan. Bizkaiko bi talde, Gipuzkoako bat, Lapurdiko 3 talde eta Nafarroa Behereko beste bat arituko dira lehian, bi multzotan banatuta:
A Multzoa
- Bizkaia 1
- Gipuzkoa
- Lapurdi (Senpere 2)
- Nafarroa Beherea (Amikuze)
B Multzoa
- Bizkaia 2
- Lapurdi (Senpere 1)
- Lapurdi (Itsasu)
Ligaxka jokatuko dute aurrena multzo bakoitzeko taldeen artean, irailaren 6tik 20ra bitarteko asteburuetan. Liga faseko hiru jardunaldiak jokatu ostean, multzo bakoitzeko lehen bi talde onenak, irailaren 27an izango diren finalerdiak jokatuko dituzte (A1 vs B2 eta B1 vs A2), partidu bakarrera. Azkenik, eta eguraldiak laguntzen baldin badu, finala, urriaren lehenbiziko asteburuan jokatzea espero da.
Lehendabiziko jardunaldia, larunbat honetan jokatu da, hilak 5, honako emaitzekin:
-Bizkaia Bat 7 / Gipuzkoa Bat 4
-Senpere Bi 2 / Amikutze 9
-Senpere Bat 6 / Itxasuarrak 4
Bote luzea
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.
Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.
Mickael Massonde zuraidarrak irabazi du Iparraldeko Trinketeko nagusien finala
Bigarren mailari dagokionez, Asier Aspuru da Ipar Euskal Herriko zilarrezko kategoriako txapeldun berria
Juaneneak irabazi du finalerdietako ligaxkako lehenengo partida
Bere garaipen boladari jarraipena emanda, Barrenetxea IV.aren aurka jokatutako partidan 21-30 nagusitu zen saldiastarra
Olharan eta Lopez, Grand Slameko finalistak
Erkiaga-Aimar bikoteari 15-14, 10-15 eta 5-2 irabazita