HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Hasi da 640 kiloko Euskadiko Sokatira txapelketa
Iragan maiatzaren 7an eman zioten hasiera lur gaineko 2022ko Euskadiko Sokatira Txapelketari, non guztira sei taldek parte hartuko duten: Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C (Laukiz), Akelarre (Erandio), eta Goiherriko zein Mutrikuko sokatira taldeak.
Bost kategoria ezberdinetan lehiatuko dira, 680 kilokoan, 640 kilokoan, 600 kilokoan, 560 kilokoan eta 580 mistoan.
Lehenengo hiru jardunalditan 680 kiloko mailan aritu ziren eta azkenean Gaztedi A taldea nagusitu zen.
Pasa den asteburuan berriz, 640 kiloko kategoriako lehiaketa hasi zen. Lehenengo jardunaldia Saturrarango Arbelaitz kanpinean burutu zen, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, sei talde aritu ziren lehian: Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri, Akelarre eta Mutriku.
Orain arte lehiatutako jardunaldietan nagusitasuna erakutsita zuen Gaztedi A taldea izan zen zen garailea berriro ere Mutrikun, 6 puntuak eskuratuz. Bigarren postuan, Goiherri taldeak eskuratu zituen 5 puntuak. Hirugarren postua etxekoek eskuratu zuten, hain zuzen ere, Mutriku Sokatira Taldeko partaideek, hortaz, 4 puntu geratu ziren etxean. Laugarren postuan, 3 punturekin, Gaztedi B taldea sailkatu zen, bosgarrenean, Akelarre (2 punturekin), eta seigarren postuan Gaztedi C geratu zen, puntu bakarra pilatuta.
Lehenengo jardunaldiko sailkapena:
- Gaztedi A taldea, 6 puntu
2. Goiherri taldea, 5 puntu
3. Mutriku taldea, 4 puntu
4. Gaztedi B taldea, 3 puntu
5. Akelarre taldea, 2 puntu
6. Gaztedi C taldea, 1 puntu
Hain zuzen ere hiru jardunaldiz osatuta egongo da txapelketa, eta puntu gehien batzen dituen taldeak jantziko du txapela. Hurrengo jardunaldia, bigarrena, datorren larunbatean, ekainaren 4an izango da, Laukizen. Hirugarren, eta azken, jardunaldia ekainaren 11an izango da Erandion, bertan erabakiko delarik nork janzten duen kategoriako Euskadiko txapela.
Hiru domina Euskal Herriarentzat nazioen arteko lehen saioan
Emakumezkoen 540 kiloko mailan zilarrezkoa, gizonezkoetan, 23 urtez azpikoan, zilarrezkoa ere eta 580 kiloko mistoan brontzezkoa.
Beste hiru domina euskal taldeentzat bigarren jardunaldian
Emakumezkoen 500 kilokoan Badaiotzek urrea eta Beti Gaztek brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan, Beti Gaztek brontzea
Euskal taldeek bost domina irabazi dituzte munduko txapelketako lehenengo egunean
Emakumezkoetan, Badaiotzek, Beti Gaztek eta Gaztedik. Gizonezkoetan Ibarrak eta Beti Gaztek