HERRI KIROLAK/HARRIA/INGUDEA
Harri-jasotze eta ingude-altxatze txapelketak Maeztun
Hasiera batean Trebiñun aritzekoa bazen ere, azkenean igande eguerdian Maeztuko plazan (Araba) jokatu zen aizkolari, harri-jasotzaile eta ingude-altxatzaileak bildu zituen herri kirol jaialdia.
Binakako harri-jasotze txapelketako saioan, Aimar Galarraga oriotarra eta Aizarnako Jagoba Otaegi elkarrekin aritu ziren, eguerdiko hamabietatik. 2020 Binakako Harri-jasotze Txapelketa “Gruas Iru Saria”-ren 6. jardunaldia zen honakoa, eta bi aizkolariek guztira 6.842 kilo altxatu zituzten, 59 jasoaldi eginda.
Bi harri-jasotzaileak 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin aritu ziren, bina minutuko txandetan.
Aimar Galarragak, 175 kiloko laukizuzenari 8 jasoaldi eman zizkion (1400 kilo) eta 138 kiloko kubikoari 9 (1242 kilo). Jagoba Otaegik bere aldetik, 100 kiloko zilindroari 25 altxaldi eman zizkion (2500 kilo) eta 100 kiloko bolari 17 (1700 kilo).
Bukatzeko, 2020 Emakumezkoen Ingude Txapelketako bigarren jardunaldian Arabako Estibaliz Cidad aritu zen hamar kiloko ingudearekin, minutu bateko bi txandetan. Denera 116 jasoaldi egin zituen, lehenengo txandan 59 jasoaldi eginda eta bigarrengoan 57.
Pasa den asteburuan lehiatutako lehenengo jardunaldian, Garazi Arrutik eta Karmele Gisasola “Zelai III.ak” indarrak neurtu zituzten. Gisasolak 128 jasoaldi egin zituen 10 kiloko ingudean (txanda bakoitzeko 64) eta Garazi Arrutik 118 (txanda bakoitzeko 59).
Maeztuko herri kirol jaialdian, Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketa ere jokatu zen. Lau aizkolari aritu ziren nor baino gehiago (Julen Olano, batera Suharri Rodriguez, Iban Resano eta Luis Txapartegi), azkenean Olanok lortu zuelarik garaipena eta hurrengo kanporaketarako txartela.
Txapelketako lehenengo kanporaketan, Xabier Zaldua, Luis Polanco, Hodei Ezpeleta eta Julen Aranberri aritu ziren nor baino nor gehiago, azkenean Zalduak lortu zuelarik sailkapena.
Zabalik da Binakako Master txapelketarako izen emate epea
Nahi duten emakume guztiek har dezakete parte eta azken urteetan ohitura den bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko da: pilota mistoa eta pilota goxoa
Euskal pilotaren ondare historikoa Andaluzian
Esaterako, euskal pilota Almeriako araututako kirolik zaharrena da, bere garaian kirol nagusia izan zelarik
Aimarrek eta Arbek jokatuko dute Jai Alai World Tourreko finala
Aimar Aldazabalek eta Jokin Arbek jokatuko dute finala urtarrilaren 2an, finalerdietan Alberdi eta Beaskoetxea garaitu eta gero