EUSKAL SELEKZIOA/HALTEROFILIA

Halterofiliako Euskal Selekzioak zazpi domina lortu ditu Cardiffeko lehiaketan

2019/10/14

Argazkian: Halterofiliako Euskal Selekzioa Cardiffen, WELSH OPEN GROUPS 2019 lehiaketan eskuratutako dominekin

Halterofiliako Euskal Selekzioak domina ugari eskuratu ditu Cardiffen

Asteburu honetan jokatu da Cardiffen (Gales) WELSH OPEN GROUPS 2019 lehiaketa. Euskal Selekzioak, guztira, urrezko domina bat, zilarrezko hiru, brontzezko hiru eta lehiaketako bost markarik onenak eskuratu dituzte

 

 

7 domina eta lehiaketako 5 marka:

 

 

 

Urrea; 55 Kg, gizonak: Koldo Galiano.
Zilarra; 55 Kg, gizonak: Jon Kepa Kortajarena.

 

 

Zilarra: 73 Kg, gizonak: Igor Sasiain.
– Brontzea; 73 Kg, gizonak: Peter Cubillo.

 

 

Brontzea; 81 Kg, gizonak: Alvaro Jimenez.

 

 

Zilarra; 64 Kg, emakumeak: Garoa Martinez.
Brontzea; 64 Kg, emakumeak: Susana Davila.

 

Lehiaketako markarik onena; sub-15, gizonak: Bruno Soto.
Lehiaketako markarik onena; sub-17, gizonak: Jon Kepa Kortajarena.
Lehiaketako markarik onena; sub-17, emakumeak: Anabel Davila
Lehiaketako markarik onena; sub-23, emakumeak: Garoa Martínez.
Lehiaketako markarik onena; junior, gizonak: Alvaro Jiménez.

 

 

 

Inoiz ez da berandu, asmoa ona bada

Inoiz ez da berandu, asmoa ona bada

Zorionak Luis Mari Elustondo, Nerea Zalabarria, Jon Redondo eta David Salinas-Armendarizi gaur emandako pausuagatik. Ofiazltasunaren alde, adorea eta kemena!